

Ikasleak, babesleak eta irakasleak NUPeko Liburutegiaren aurrean argazkirako jarrita, lehiaketa egin eta gero.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko bi titulaziotako 36 ikaslek parte hartu dute mini-sumoa egiten duten robotak diseinatzeko lehiaketa batean, "LoT irakasleak eta 4.0 Industria: mundu digital konektatu baterantz" jardunaldiaren esparruan. Ikasleek robot horien txartel elektronikoak diseinatu behar zituzten, eta beren proiektuei esker bi irakasgaitako praktika hauek gainditu dituzte: "Txartel elektronikoen diseinua", zeina Ingeniaritza Elektroniko eta Elektronikoko Graduko hirugarren ikasmailan ematen baita eta "Ekipo elektronikoen fabrikazioa eta saiakuntza", Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduko laugarren ikasmailakoa.
Mini-sumoko lehiaketa irabazi zuen taldea hauek osatzen zuten: Diego Roldán Pérez, Julen Cunchillos Arrastia, Iñaki Idoate Olagüe, Serghei Nesterenco eta Fermín Rodríguez Oroz. Bigarren lekuan sailkatu Diego Bailos Aguirre, Mikel Juango Goicoechea, Miguel Darío Loján Jaramillo, Juan Carlos Calderón Vásquez eta Julen Francés Oiz. Bestalde, robot lerro-jarraitzaileen lehiaketa bat egin zen, eta Félix Sagüés González, Xabier Olazar Mariezcurrena, Javier Ibarrola García y Xabier Mikel Martínez Ramírez izan ziren irabazleak.
Irabazle guztiei Raspberry Pi 3 ordenagailu txiki bat eman zitzaien sari modura, eta horrez gainera, BQ PrintBot Evolution robot batzuk zozketatu zituzten, mini sumoa egiten duten roboten lehiaketako irabazlea nor zen asmatzen zutenentzat.
Duela hiru urte hasi zen egiten esperientzia hau, eta parte hartu duten irakasleak hauek izan dira: Jesús María Corres Sanz, Santiago Taínta Ausejo eta Carlos Ruiz Zamarreño. RS Components enpresako kide hauek ere parte hartu zuten: Carlos Marrodán eta Virginia Fernández, marketing eta produktu zuzendaria eta produktu burua, hurrenez hurren, eta Jorge Pérez, Lab Circuits enpresaren iparraldeko eta Portugalgo arduradun tekniko eta komertziala.
Lehiaketako Robotikako Liga Nazionala
NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko beste hamaika ikaslek, Jesús María Corres Sanz irakaslea lagun zutela, Lehiaketa Robotikako Liga Nazionalean parte hartu zuten ikasleen mini-sumoko modalitatean. Lehiaketa maiatzaren 28an, larunbatean, egin ziren Irungo Ficoba azoka-gunean.
Jardunaldian lehiatu ziren NUPeko mini-sumoko roboten bost prototipoetatik bi lehen eta hirugarren lekuan sailkatu ziren. Ikasle guztiek garaikurrak jaso zituzten lehiaketan parte-hartzeagatik, eta irabazleek, horrez gainera, elektronikako dendetan erosketak egiteko txartelak.
Jarduera hori, IoT jardunaldia bezala, Txartel Elektronikoen Diseinua irakasgaiaren (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko graduko 3.a) prestakuntza planaren barruan dago. Jesús María Corres Sanz, Carlos Ruiz Zamarreño eta Santiago Taínta Ausejo irakasleek ematen dute, eta ikasleek sistema elektroniko bat diseinatu, fabrikatu eta bere funtzionamendua frogatu behar dute.