Joan eduki nagusira

zoom Jardunaldien inaugurazioa. Ezkerretik eskuinera: Pablo Martín González, Alfonso Carlosena eta Hugo López.

Jardunaldien inaugurazioa. Ezkerretik eskuinera: Pablo Martín González, Alfonso Carlosena eta Hugo López.

Goi mailako irakaskuntza artistikoko (arte dramatikoa, arte plastikoak, kontserbazioa eta zaharberritzea, dantza, diseinua eta musika) unibertsitate eta erakundeetako 250 pertsonak jardunaldi batzuk egingo dituzte gaur, asteartea, ekainak 14, hasi eta osteguna, ekainak 16, bitartean, Erasmus+ (2014-2020) programa komunitarioko ikasleen eta irakasleen mugikortasun ekintzak aztertzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Hezkuntza Nazioartzeko Espainiar Zerbitzuak (SEPIE) batera antolatu dute topaketa. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren mendean dagoen eta eta hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruko agentzia nazional gisa jarduten duen organismo autonomoa da SEPIE, eta Europar Batasunaren Erasmus+  programa Espainian kudeatzeko ardura dauka. Bileran hainbat gai aztertuko dituzte, hala nola kalitatea, bisak jaulkitzea, mugikortasuneko proiektuen kudeaketa edo aitorpen akademikoa beste herrialde batzuekin.

Erasmus+ programaren xedea da gaitasunak eta enplegagarritasuna areagotzea, hezkuntzari, prestakuntzari, gazteei eta kirol sistemei laguntzeaz gainera, pertsonei lan merkaturako eta gaurko eta biharko gizarterako beharrezkoak diren gaitasunak emango dizkieten irakaskuntza eta ikaskuntza emateko. Tresna horren bidez Hogeita zortzi estatu kideek Europako Agenda Politikoaren aplikazioa babestu nahi dute 2020ra arte. Agendaren xedea da enplegu mailak hobetzea, produktibitatea areagotzea eta gizarte kohesio handiagoa bat lortzea. Programak atzerrian ikasteko, prestatzeko, lan egiteko edo boluntario aritzeko aukerak eskaintzen dizkie lau milioitik gora pertsonari.                                                                                                                                                                                                 Europar Batasunak  ia 15 bilioiko aurrekontu orokorraz hornitu du programa zazpi urteko aldirako (2014-2020).

Ikaskuntza arrazoiak direla-eta pertsonek goi mailako hezkuntzan duten mugikortasunari buruzko ekimena, 1. funtsezko ekintza izenekoa (KA1), aztertzen ari dira Iruñeko jardunaldietan: bai ikasleen eta irakasleen mugikortasuna programako herrialdeen artean, Europar Batasunaren barruan  (KA103), bai programako herrialdeen eta elkartuen artekoa (KA107), hau da, erkidegokoak ez diren herrialdeena (Ekialdeko Europa, Mediterraneoko Hegoaldea, Errusiar Federazioa, Hego Afrika, Amerika, Asia eta Ozeania).

zoom Jardunaldietako parte-hartzaileen irudi bat. Jardunaldiak ostegunera arte egingo dira Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan.

Jardunaldietako parte-hartzaileen irudi bat. Jardunaldiak ostegunera arte egingo dira Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan.

“Egun hauetan Erasmus+ programako mugikortasun ekintzen inguruko auzi aipagarrienak ezagutu, eztabaidatu eta haiek konponbidea emateko aukera egongo da, hala nola mugikortasun ez europarreko ekintzak, zeinetan NUPek emaitza bikainak lortu baititu argitaratu berri den deialdian", esan du Hugo López López NUPeko nazioartekotzeko errektoreordeak.

NUPen, Erasmus+ programak mugikortasun programetan (Martín de Rada, Palafox, ISEP, Prestakuntza Solidario edo alde biko hitzarmenak dira eskaintzen diren beste batzuk) parte hartzen duten ikasleen % 60 hartzen du urtero. 2013-2014 ikasturtean, 109 ikasle atzerritar hartu zituzten Erasmus+ programari esker, eta  221 ikasle nafar joan ziren Europako unibertsitate-hartzailera; eta aurreko ikasturtean, unibertsitateko 96  ikasle etorri ziren hona eta 216 joan ziren kanpora.

Saioak Sarion

Jardunaldiak gaur, asteartea, inauguratu dituzte Alfonso Carlosena, NUPeko errektoreak, Pablo Martín González, SEPIEko zuzendariak eta Hugo Lópezek, zeina lehen aipatu baitugu. Saioetan parte hartzen dute Espainiako Gobernuaren adituek (SEPIE, Barne Ministerioa eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa), unibertsitateko adituek, hala nola Bartzelonako Unibertsitatekoek eta NUPekoek eta goi mailako irakaskuntza artistikoko zentroetakoek, esaterako Zamorako Arte eta Goi Mailako Diseinuaren Eskolakoek.

Jardunaldiak, Sario eraikineko (Arrosadiko campusa, Iruñean) Fernando Remacha aretoan egingo dira, eta programa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean dago kontsultatzeko.

Horrez gainera, jardunaldiak zuzenean ematen ari dira,  “streaming” bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren YouTubeko kanal instituzionalaren bidez.