Joan eduki nagusira

Montxo Armendáriz nafar zinemagilea, masterreko irakasleetako bat, NUPen apirilean eman zuen ikastaroaren une batean. Ikastaroak interpretazioa ikus-entzunezko arloan eduki zuen gaiaNafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) hurrengo ikasturtean Ekoizpen Sortzailea eta Ikus-entzunezko Enpresen Kudeaketako Masterra emango du. Masterrak 465 irakastordu edukiko ditu (ikasturte bat), eta prestaketa ematen du ikus-entzunezko proiektuak garatu eta kudeatzeko. Titulu bereki honetan diru-saririk gabeko praktika borondatezkoak egingo dira, hiru hilabetez, arloko erakundeetan (ICAA-Zinema Institutua, Ibermedia Programa, Baluarte Fundazioa, Golem Distribución, Arena Comunicación, Grok Visual, Labrit Multimedia, Punto de Vista Jaialdia...). Unibertsitateko irakasleek eta ikus-entzunezko arloko profesionalek osatzen dute irakasleen klaustroa. Horien artean Montxo Armendáriz dago ("honoris causa" doktorea NUPen), eta Puy Oria ekoizlea.

Masterrak 60 ECTS kreditu dauzka, eta zinemaren munduan esperientziarik ez duten unibertsitateko tituludunei zuzentzen zaie, baita beren ezagutzak gaurkotu edo zabaldu nahi duten arloko profesionalei ere. Izan ere, unibertsitate titulurik ez duenak masterra egiten ahalko du, baina unibertsitate zabalpeneko diploma bat jasoko du.

Prestakuntza teorikoak bi atal edukiko ditu: lehena, ikus-entzunezko zuzendaritzari eta kudeaketari garrantzia emango diona, ekintzailetza eta honelako enpresa bat sortzea ere barne hartuko duena; eta bigarrena, ikus-entzunezko edukiak sortu, ekoiztu eta banatzeko prozesuaz arituko dena, komunikazioa eta sustapena azpimarratuz. Ikasleek master amaierako lan bat egin beharko dute, masterreko irakasleek gidatuta.

Irakaskuntzarako metodologia batez ere praktikoa izango da. Eskolak, lantegiak eta "eskola magistralak" nahasten ditu, baita norbanako eta taldekako lanak ere, kasuen azterketa, bideoen emanaldi, informatika gelako ariketen ebazpen, eta arloarekin zerikusia duten erakunde publiko eta pribatuetarako bisitekin.

NUPeko Enpresen Kudeaketako irakasle María Luisa Villanueva Orbaizek zuzentzen du Ekoizpen Sortzailea eta Ikus-entzunezko Enpresen Kudeaketako Masterra, eta aipatu dugun bezala, Montxo Armendáriz eta Puy Oria dira koordinatzaileak.

Irakaskuntza klaustro zabala

Alde batetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko hainbat irakaslek osatzen dute irakaskuntza klaustroa (batez ere Enpresen Kudeaketako Sailekoak). Haiekin batera, ikus-entzunezko arloko profesional asko dago: Horien artean, hauek daude, besteak beste: José María Álvarez Monzoncillo (Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioaren katedraduna), Juan Carlos Tous de la Prada (Cameo Media eta Filmineko sortzailea eta lehen exekutiboa), Denis Pedregosa Taylor (Babiekako ekoizlea eta sortzaileetako bat), Rafael Linares Palomar (Gestionart S.L.-ko sortzailea eta lehen exekutiboa), Koldo Lasa Aristu (Spain Film Commission buruordea), Carlos Muguiro Altuna eta Michel Gaztambide Muñoz (gidoilariak), Javier Lacunza Arraiza (NICDO S.L.-ko —Kultura, Kirol eta Aisiarako Nafarroako Azpiegiturak— kudeatzailea), José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza (ARPA Abogados y Consultoreseko zuzendari nagusia), Marta Artica Zurano (Golem Distribución erosketen arduraduna), Diego Rodríguez Blázquez (Márgenes Jaialdiko zuzendaria), Joxean Fernández Gutiérrez (Euskal Filmotekako zuzendaria), Beatriz Setuain Arraiza (Imagina International Sales-eko nazioarteko salmenten zuzendaria), Álvaro Vega Rico (Doble Sentido Comunicacióneko zuzendaria), Silvia Iturbe Amat edo Susana Serrano Beltrán bezalako aholkulariak eta Iker Ganuza Taberna edo Marga Gutiérrez Díez bezalako ekoizleak.

Interesdunek "online" eman behar dute izena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu edo idatzi Unibertsitate - Gizarte Fundazioaren Prestakuntza Arlokoei. Telefonoak: 948 16 9770 eta 948 16 9813, eta helbide elektronikoa: fundacion.formacion@unavarra.es; edo joan Unibertsitatearen webgunera.