Rosa María Calaf kazetariak inauguratuko du ekainaren 6an, astelehenean, nafar unibertsitateen udako ikastaroen XVI. edizioa “Planeta, femeninoan” izenburua duen hitzaldi baten bidez. Hitzaldia 19:30ean hasiko da Iruñeko Kondestablearen jauregian, eta sarrera librea izango da toki guztiak bete arte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu du, eta osotora 37 ikastaro eskaintzen ditu udako hilabeteetarako hainbat herritan, hala nola Lizarra, Noain, Erriberri, Iruñea, Gares, Zangoza, Tafalla eta Zizur Nagusia. Unibertsitatearen webgunean kontsultatzeko dago NUPek antolatutako ikastaroen zerrenda, oraindik eguneratzen ari badira ere, eta osatuta egongo da ekainaren 10etik aurrera.
Rosa María Calaf Solé (Bartzelona, 1945), Zuzenbidean eta Kazetzaritzan lizentziaduna eta Europako erakundeetan eta Zientzia Politikoetan masterra da, eta RTVEren New York, Mosku, Buenos Aires, Erroma, Viena, Hong Kong eta Pekingo korrespontsalietan lan egin zuen. 26 urteko karrera egin zuen atzerrian, Espainiako TVEko korrespontsaletan zaharrena izan da, eta 93 herrialdetatik informatu du kate horrentzat. Hiru hamarkadatan baino gehiagotan aritu da kazetari lanean, eta berriemaileari bere lanbide-ibilbidea aitortu diote hogeita hamar bat sariren (Ondas, Cirilo Rodríguez, Nazio Batuen Women Together…) eta hiru honoris causa doktoretzaren bidez. Egun, kazetaritza, berdintasun eta giza eskubideei buruzko hitzaldiak ematen ditu erakunde akademiko eta elkarteetan. Lankidetzan jarduten du, halaber, hainbat GKErekin.
NUPen ikastaro-eskaintzari dagokionez, bitan banatzen da. Alde batetik, Nafar Unibertsitateen Udako Ikastaroen barnean dauden monografikoak daude. Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du ekimena, erkidegoko bi unibertsitate presentzialekin eta UHUNen Iruñeko eta Tuterako bi zentro elkartuekin lankidetzan. Kasu honetan, prezioak 15 eurotik 30 eurora bitartekoak dira, baina doako monografikoak ere badaude.
Bestalde, NUPen beste ikastaro bereki batzuk eskaintzen dira, eta ikastaro horiek hiru gai-bloketan banatu dira: Hezkuntzako eta Giza Zientzietako Eskola, Zientzia Sozial eta Juridikoetako Eskola eta Zientzia Esperimentalen Eskola. Kasu honetan, prezioak 10 eurotik 50 eurora bitartekoak dira, eta doako monografikoak ere badaude.
Ikastaroen zerrenda
NUPen ikastaroak ekainaren 11n inauguratuko dira ikastaro honen bidez: "Udal topaketak. Munizipalismoa eta ingurumena: hondakinen kudeaketa”.
Ikastaro horri gehitzen zaizkio NUPi dagozkion nafar unibertsitateen udako ikastaroak. Hauek dira: “Nork bere burua zaintzea, zaintzeko: erantzun emozionalen kontrola min kronikoa duen gaixoaren aurrean (ekainaren 20tik uztailaren 1era). Gainerako ikastaroak hauek dira: “Astronomia lantegia” (uztailaren 26tik 29ra), “Adimen emozionala eta estresaren kudeaketa” (abuztuaren 22tik 26ra), “Santiago Bidea ezagutzeko eta harekin gozateko beste modu batzuk” (abuztuaren 27tik irailaren 7ra), “Eskola inklusiboa eta gaixotasun arraroak: esku-hartze integrala hezkuntzaren esparruan” (abuztuaren 29tik 31ra), “Kooperatibismoa eta mahastizaintza, nekazaritza garapenaren oinarriak Nafarroan azken 150 urteetan” (abuztuaren 31tik irailaren 8ra), “Tokiko elikadura sistema eta nekazaritza ekologikoa” (irailaren 6tik 7ra), “Haur guztien beren eskubideak bermatzeko proposamenak: erronkak eta aukerak Nafarroan” (irailaren 8tik 9ra), "Hizkuntzak ikastea” (irailaren 13tik irailaren 15era) eta “Gaur egungo eztabaidak osasunean” (iraila).
NUPeko udako ikastaroei dagokienez, Hezkuntza eta Giza Zientzietako Eskolaren barnean, ikastaro hauek daude: "Parte-hartzea: mitoaren eta beharraren artean. Zertan da nirea..., zertan da guztiona?" (ekainaren 20tik 21era), “Nobelak eta zinema historiaren galbahetik: demokraziarako espainiar trantsizioari buruzko ikuspegiak” (uztailaren 5ean), “Heriotzari eta doluari buruz gogoetan” (uztailaren 19tik 22ra), “Scratch-en bidez egindako narrazio digitalei buruzko nazioarteko campusa” (abuztuaren 16tik 26ra), “Hezkuntza robotikari eta Scratch programazioari buruzko nazioarteko campusa” (abuztuaren 16tik 26ra), “Montessori pedagogiarako sarrera: laguntza bat ikasgelan” (abuztuaren 30etik 31ra), “Musikoterapia” (irailaren 1etik 9ra), “Getting that job!” (irailaren 5etik 8ra), “Selfie-a gaztediari: nolakoak diren, nola ikusten duten beren burua eta nola parte hartzen duten nafar gazteek” (irailaren 7tik 9ra) eta “Nola igaro ideietatik irudietara” (irailaren 16tik 17ra).
Zientzia Sozial eta Juridikoen Eskolan, hainbat ikastaro eskaintzen dira, hala nola "Erronka berriak lan arriskuen prebentzioan Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak indarra hartu zuenetik 20 urte igaro direnean" (ekainaren 24tik 28ra), “Giza eskubideak eta errefuxiatuak” (abuztuaren 31tik irailaren 2ra) eta “Cervantes eta zuzenbidea: Cervantesen irakaspenak Zuzenbideari eta Justiziari buruz” (irailaren 20tik 22ra).
Azkenik, Zientzia Esperimentalen Eskolak ikastaro hauek ditu: "Udal topaketak. Munizipalismoa eta ingurumena: hondakinen kudeaketa” (ekainaren 11n), “Ibilbideak Nafarroako ondare geologikoan” (ekainaren 27tik uztailaren 1era), “Praktika agroekologikoak: udal hondakinen frakzio organikoaren kudeaketak oilo konpostagailuetan” (euskaraz, ekainaren 29an eta gaztelaniaz, ekainaren 30ean), “Bidaia landareen munduaren egungo egoeran II: berdean hezitzea eta landareetan oinarritutako dieten garrantzia” (irailaren 1etik 2ra) y “Istorio zientifikoen kontalaria. Jakintzaren dibulgaziorako trebetasunak hobetzea” (irailaren 5etik 8ra).