Joan eduki nagusira

 

Arrosadiko campusean homofobiaren aurka egindako elkarretaratzearen irudia.Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Ikasleen Kontseiluak, Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko Atalekin batera, homofobiaren aurkako kanpaina bat martxan jarri du, eta horretarako ikasleak protagonista dituen bideo bat grabatu da eta horma-irudiak zabaldu dira. Gainera, gaur, maiatzaren 17an, ospatzen denez homofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna, Iruñeko Arrosadiko campusean elkarretaratze bat egin da LGTIB kolektiboa (lesbianak, gay-ak, transexualak, intersexualak eta bisexualak) ikusgai egiteko.

Kanpaina honetarako, Unibertsitateko ikasleek parte hartu dute Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiak grabatu duen bideo batean. Bideoaren izenburua hau da: “Ez al da beti samurtasunez?”. Ikus-entzunezko honetan, zenbait gazte agertzen da; ez dira homosexualak, eta hala ere beren sexu bereko pertsonekin musukatzen dira, baita beste sexukoekin ere, aniztasuna ikusgai egiteko asmoz. Hauxe da bideoaren hasierako galdera: "Samindu egiten zaitu musu batek?"

zoom Homofobiaren aurkako kanpainaren karteletako bat.

Homofobiaren aurkako kanpainaren karteletako bat.

Gainera, kartelak inprimatu dira lelo honekin: "Ez naiz homofoboa, baina...". Kartelen bidez, informazioa emanez, homosexualitateari buruzko aurreiritziak gainditu nahi dira. Horma-irudi hauek Euskal Herriko Unibertsitatearen LGTB Ligaren ideia dira. LGTB liga euskal erakundearen hiru campusetako ikasleek egindako elkarte bat da. Aipatu kartelak Unibertsitateko campus guztietan jarri dira (Arrosadia eta Osasun Zientziak, Iruñea eta Tutera).

Unibertsitate Osasungarriaren aldeko Planaren kanpaina

Halaber, Gizarte Ekintza Unitateak eta Gozamenez taldeak (sexualitatea eta gazteria programari lotuta) Arrosadiko campuseko kafetegian zuhaitz baten marrazkia jarri dute, zeinen adarretatik eskegita baitaude homosexualitateari buruzko zenbait mito hautsi nahi dituzten galderak, Unibertsitate komunitateak erantzuna eman diezaien.

Azkenik, Arrosadiko campusean homofobia gaitzesteko elkarretaratze bat egingo da, eta hauxe izango da Unibertsitate Osasungarriaren II. Planaren barruko kanpaina honen goren puntua. Plan hori Unibertsitatearen eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmen baten ondorioa da, eta osasuna erakundean sustatzearen aldeko kultura garatzen du, eta horregatik, bere jardueretako bat hezkuntza afektibo-sexuala da.


zoom Manifestuaren irakurketa. Ezkerretik eskuinera, Olaia Beloki Gale (Soziologia Aplikatuko ikaslea), Jorge Máximo Buldain de Navascués (Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetako ikaslea) e Iñigo Aguas Ardaiz (Informatika Ingeniaritzako Masterraren ikaslea).

Manifestuaren irakurketa. Ezkerretik eskuinera, Olaia Beloki Gale (Soziologia Aplikatuko ikaslea), Jorge Máximo Buldain de Navascués (Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetako ikaslea) e Iñigo Aguas Ardaiz (Informatika Ingeniaritzako Masterraren ikaslea).

zoom Homofobiaren aurkako elkarretaratzearen beste irudi bat.

Homofobiaren aurkako elkarretaratzearen beste irudi bat.