Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera: Beatriz Rodríguez, Leyre Elizari, María Luisa Arcos (lanaren ale batekin), María Jorqui, Javier Blázquez eta Natividad Goñi.

Ezkerretik eskuinera: Beatriz Rodríguez, Leyre Elizari, María Luisa Arcos (lanaren ale batekin), María Jorqui, Javier Blázquez eta Natividad Goñi.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zuzenbideko zortzi irakaslek parte hartu dute liburu kolektibo batean. Liburuaren izenburua da "Gaixoaren autonomia eta hirugarrenen interesak: mugak", eta gaixoarekin zerikusirik ez duten eta bere autonomia mugatzen duten interes batzuen garrantzia aztertzen du.

Liburuak jorratzen dituen gaien artean aztertzen dira, esaterako, informatua ez izateko eta tratamendu bati uko egiteko erabakiari eragiten dioten mugak, aldez aurretiko borondateen dokumentuan agertzen diren nahiei eragiten dieten mugak laguntzaren nazioartekotze elementuak daudenean tartean, langileak osasun datuen trataerari buruz duen kontrola, konstituzio bermeen betetze-maila gaixoaren autonomia murrizten duten arauetan, osasun arloko profesionalaren kontzientzia eragozpena edo osasun zentroen funtzionamendua gaixoaren autonomiaren muga gisa eta printzipio eta arauak bateratzea bizitzaren amaieran.

Lan honek I+G+b ikerketa-proiektu baten emaitza nagusiak jasotzen ditu. Proiektua Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du, eta gaixoarekin zerikusirik ez duten eta bere erabaki-ahalmena mugatzen duten interes batzuen garrantzian sakontzea du xede. Proiektua 2013tik 2015 garatu zen, eta Valentziako eta Kantabriako Unibertsitateetako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko hamar irakaslek parte hartu zuten, María Luisa Arcos Vieira NUPeko Zuzenbide Zibileko irakasle titularrak koordinatuta.

Irakasle horretaz gainera, Thomson Reuters Aranzadi argitaletxeak paperean eta formatu digitalean argitaratutako lanean parte hartu dute honako hauek: Juan Luis Beltrán Aguirre, Javier Blázquez Ruiz, Leyre Elizari Urtasun, José Luis Goñi Sein, Natividad Goñi Urriza, María Jorqui Azofra eta Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak), Antonio Magdaleno Alegría (Kantabriako Unibertsitatea) eta Ernesto J. Vidal Gil (Valentziako Unibertsitatea).