Joan eduki nagusira

zoom NUPeko antzerki taldea Zutik (ezkerretik eskuinera), Amaia Sarasa, Zuberoa García, Rosa Beúnza, Paula Morentin, Karen Errea, Álvaro Carceller, Maite Garín, Pablo de la Portilla eta Santiago Jiménez. Makurtuta (ezkerretik eskuinera), Natxo Lapieza, Leyre Ayerra eta María Bravo.

NUPeko antzerki taldea Zutik (ezkerretik eskuinera), Amaia Sarasa, Zuberoa García, Rosa Beúnza, Paula Morentin, Karen Errea, Álvaro Carceller, Maite Garín, Pablo de la Portilla eta Santiago Jiménez. Makurtuta (ezkerretik eskuinera), Natxo Lapieza, Leyre Ayerra eta María Bravo.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Antzerki Taldeak apirilaren 16an, larunbatean, jokatuko du lehen aldiz Iruñeko Iturramako Civivoxean   “Polifonia” antzezlana. Diana de Paco Serranok idatzi du lana, greziar mitologian oinarritzen da eta Óscar Orzaiz Resanok zuzentzen du. Antzezlanaren bi emankizun egingo dira (18:00etan eta 20:00etan), eta amaiera emango diote Unibertsitate Antzerkiaren IX. Erakustaldiari. Unibertsitate Proiekziorako  eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetzak antolatu du erakustaldia, eta aste honetan aipatu udal zentroan egin da.  Sarrera bakoitzak euro bat balio du.

“Polifonía” antzezlanean Penelope, Troiako Helena, Medea, Klitemnestra, Fedra eta Antigona (Greziako emakumezkoen sei mito klasiko) beren errealitatean preso daude linbo moduko batean, eta han beren krimenen oroitzapenekin borrokatu behar dute. Testuak emozioak adierazi nahi ditu. Esaterako, hisia, traizioa eta etsipena.  Horretarako, protagonistek beren egia tragikoaren zioarekin izandako aurrez aurrekoa oroituko dute: Ulises, Jason, Teseo, Hipolito, Agamenon, Kassandra eta Ismene, zeinek esateko asko baitute.

Egokitzapen honen bidez, ikus-entzuleak greziar mitologian murgilduko dira, ikuspegi hezitzaile, ludiko eta egiazko batekin,  gertaerei buruzko beren iritzia osatzen lagunduko dieten “flash-backs”-en bidez.

zoom Ourenseko (Vigoko Unibertsitatea) Unibertsitate Antzerki Gelaren Maricastaña taldea, Italo Calvinoren “Bizconde erdibitua”  antzezlanaren emankizunean.

Ourenseko (Vigoko Unibertsitatea) Unibertsitate Antzerki Gelaren Maricastaña taldea, Italo Calvinoren “Bizconde erdibitua” antzezlanaren emankizunean.

Antzezleen artean ikasle hauek daude —parentesi artean dago egiten ari diren gradua— Leyre Ayerra Pérez (Irakasletza Lehen Hezkuntzan), Rosa Beúnza Fonseca (Irakasletza Lehen Hezkuntzan), María Bravo Ayerdi (Irakasletza Lehen Hezkuntzan), Álvaro Carceller Oñate (Ingenieritza Industria Teknologietan), Pablo de la Portilla Planillo (Ingenieritza Industria Teknologietan), Karen Errea Goñi (Irakasletza Lehen Hezkuntzan), Zuberoa García Elías (Irakasletza Lehen Hezkuntzan), Maite Garín Mendióroz (Erizaintza), Santiago Jiménez Rebolé (Irakasletza Lehen Hezkuntzan), Natxo Lapieza Fernández (Irakasletza Haur Hezkuntzan), Paula Morentin Larrauri (Irakasletza Lehen Hezkuntzan) eta Amaia Sarasa Muro (Irakasletza Lehen Hezkuntzan).

Ana Artajo Ayensak egokitu du testua; Isabel Señas Bea sopranoak abestiak koordinatu ditu; Leyre Ayerra Pérezek eta  Amaia Sarasa Aguinagak jantziak egin dituzte, Mikel Larrea Martínez argiaz eta soinuaz  arduratu da, Álvaro Carceller Oñatek kartela diseinatu du, eta antzerki taldeak berak egin du eszenografia.

Egilea Grezia klasikoan aditua da

Antzezlanaren egilea, Diana de Paco Serrano, Greziar Filologiako irakaslea da Murtziako Unibertsitatean, eta han antzinako greziar hizkuntza eta literaturako eta greko modernoko eskolak ematen ditu. Filologia Klasikoan doktorea da (Murtziako Unibertsitatea) eta Italiar Filologian lizentziaduna (Salamancako Unibertsitatea), eta Bergamo (Italia), Alacant eta Murtziako unibertsitateetan lan egin du, eta ikerketa egonaldiak egin ditu Heidelberg (Alemania), Erroma — La Sapienza— eta Trieste (biak Italian) eta Trinity Collegeko (Dublin) unibertsitateetan. Greziar literatura eta literatura konparatua, eta, bereziki,  greziar antzerkigintzaren iraupena eszenatoki garaikidean, aztertzen duten hainbat argitalpen ditu. Antzerkigile gisa, hainbat antzezlan argitaratu ditu. Esaterako, “Ecos de cenizas”, “Su tabaco, gracias” edo “Obsession Street”, “Polifonía” antzezlanaz gainera.

NUPeko Antzerki Taldearen aurreko lanean artean aipatzekoak dira  “Yerma”, Federico García Lorcarena (2008-2009); “Presas”, Ignacio del Moral eta Verónica Fernándezena (2009-2010); “Hagamos un trato”, Mario Benedettiren (2010-2011) testuetan oinarrituta; “Contra el Progreso”, Esteve Solerrena (2011-2012); “Risas y destrucción”, Alfredo Sanzolena (2012-2013); “Fantasía de los contrastes”, Antonio Martínez Ballesterosena (2013-2014); eta "Besos", Carles Alberola eta Roberto Garcíarena (2014-2015).

NUPez gainera, Unibertsitate Antzerkiaren IX. Erakustaldiak Espainiako bost unibertsitatetako (Vigo, Leon, Lleida, UPV/EHU eta NUP) eta Frantziako Pabeko unibertsitateko 77 pertsona bilduko ditu Iturramako Civivoxean zazpi emankizuneko programa baten bidez. Astelehenean Vigoko Unibertsitateak jokatu zuen; asteartean, Lleidakoak; eta asteazkenean, Euskal Herriko Unibertsitateak. Gaur, osteguna, 19:30ean, Leongo Unibertsitateko Antzerki Taldeak, “El Mayal” taldeak “La ciudad sitiada” antzezlana jokatuko du, Laila Ripollena (Literatura Dramatikoaren Sari Nazionala 2015); eta bihar, ostirala, ordu berean, Pabe eta Adourreko Herrialdeetako Unibertsitateko Atelier Théâtre Espagnolek  “Secretos” jokatuko du, Raquel Dianarena. Programa osoa www.unavarra.es/cultura web-orrialdean dago kontsultatzeko.