Joan eduki nagusira

zoom Montxo Armendáriz eta Cristina Bayona, ikastaroaren aurkezpenean.

Montxo Armendáriz eta Cristina Bayona, ikastaroaren aurkezpenean.

Hamalau lagun (ikasleak eta antzerkiaren interpretazioaren profesionalak) egiten ari dira aste honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) 20 ikastorduko ikastaro bat, interpretazioak, ikus-entzunezko arloan, dauzkan alderdiak ezagutu eta kontrolatzeko. Montxo Armendáriz nafar zinemagileak, NUPek 2010ean Honoris causa doktorea izendatu zuenak, ematen du monografiko hau, Begirada ikus-entzunezko interpretazioan izenburua duena.

Gaur, apirilaren 5a, asteartea, aurkeztu da prestakuntza jarduera hau komunikabideekin izandako topaketa batean. Bertan egon dira Montxo Armendáriz eta Cristina Bayona Unibertsitateko Ikasleen gaietarako, Enplegurako era Ekintzailetzarako errektoreordea.

Ikastaroak begiradan jartzen du arreta, ikus-entzunezko interpretazioaren esanahia zehazten duen oinarrizko eta funtsezko elementu gisa, eta horretarako jotzen du praktika dela modurik hoberena interpretazio ahalmen hori ulertzeko eta kontrolatzeko. Arrazoi hori dela-eta kameraren aurreko antzezpen multzo gisa antolatu da ikastaroa, eta bere helburua da begirada behar bezala erabiltzen ikasteko bitartekoa eta euskarria izatea.

Ikastaroan ikasiko dira, hainbat gairen artean, adierazkortasuna eta emozioen kontrola, planoaren tamaina eta muntaketa, harraldien errepikapena, ahotsa eta keinua, gidoi baten irakurketa, pertsonaien analisia, eszena baten intentsitate dramatikoaren mailaketa eta pertsonaien eraketa eta prestakuntza.

Metodologia: ariketak kameraren aurreran

zoom Ikastaroaren une bat, Montxo Armendáriz irakasten ari dela.

Ikastaroaren une bat, Montxo Armendáriz irakasten ari dela.

Ikastaroa interpretazio-ariketa multzo baten bidez egituratzen da (hainbat filmetako eszenak). Ariketak bikoteka egiten dira, eta gero taldean aztertzen eta iruzkintzen dira. Interpretazio lan hauek proposatzen dira parte-hartzaile bakoitzaren  interpretazio baliabideak ezagutu, aztertu eta balioetsi ondoren, baliabideak indartzeko eta parte-hartzaile bakoitzak bere antzezpen teknikak ahalik eta gehien gara ditzan lortzeko. Horretaz gainera, filmetako eszena batzuk aztertzen dira, eta begiradaren erabilerak kameraren aurreko interpretazioa zehazten eta baldintzatzen duela nabarmenduko da.

Unibertsitate - Gizarte Fundazioak kudeatzen du monografikoa, bi kreditu ECTS dituena, eta Arrosadiko campuseko Sario eraikinean egingo dena, 14:30etik 19:30era, atzotik, apirilak 4, astelehenetik, datorren apirilaren 7ra ostegunera, arte.

Ikastaro hau ez da NUPek ikus-entzunezko munduarekin daukan lotura bakarra. Izan ere, NUP lanean ari da bederatzi hilabeteko iraupena izango duen master bat abian jartzeko hurrengo ikasturtean. Masterrean ikus-entzunezko enpresak sortu eta kudeatzeko eta ikus-entzunezko edukiak sortu, ekoiztu eta banatzeko prestakuntza emango luke unibertsitateko irakasleek eta ikus-entzunezko arloko profesionalek osatutako irakasleen klaustro baten bidez, zeinean Montxo Armendáriz bera egongo bailitzateke.