Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) datorren astean egingo du hondakin biologikoak gaika bildu eta bereiz tratatzeko sistemei buruzko hastapen-ikastaro bat. Monografikoak, 24,75 orduz, saio teorikoak eta bisita praktikoak edukiko ditu, eta arlo honetan eskarmentu luzea daukaten Katalunia, Galizia eta Nafarroako profesionalek eta aholkulariek emango dute. Interesdunek “online” ematen ahal dutre izena Unibertsitatetaren web-orrialdean.
NUPek, Kataluniako Inguruzaleen Elkargoak, Ramón Plana González-Sierrak (hondakin organikoen tratamendu bilogikoari buruzko aholkularia) eta Vermican Soluciones de Compostaje enpresak antolatu dute. Kataluniako Hondakinen Agentzia laguntzailea da, eta Italiako Mattiusi Ecología enpresak eta Urban Solutions enpresak babesten dute.
Nazio mailako eta Europar Erkidegoko helburuak hiri hondakinen birziklatzeari dagokionez, % 50ekoak dira 2020rako, Hondakinei eta Kutsatutako Lurzoruei buruzko 22/2011 Legearen arabera, eta % 65ekoak 2030erako, 2015eko abenduko Ekonomia Zirkularrari buruzko Europar Batasunaren proposamenaren arabera. Udalerrietako Hondakinen Zati Organikoaren (UHZO) gaikako bilketa ezartzea da helburu horiek betetzeko egiazko aukera bakarra, eta hau egiazko erronka da administrazio publikoentzat eta hiritarrentzat.
Hori horrela, “Materia organikoaren gaikako bilketa duten hiri hondakinen ereduen kudeaketa sistemetarako sarrera” izenburua duen ikastaroa lehen hurbilpen tekniko bat da gaikako bilketaren sistemek eta zati organikoaren tratamendu berezituak eskaintzen dituzten aukerak eta esperientziak ezagutzeko. Ikastaroak iraungo duen hiru egunetan parte-hartzaileek oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte beren ezarpen-lurraldera egokitutako biohondakinaren bilketa eta tratamendu sistema baten plangintza estrategikoari aurre egiteko.
Ikastaroa apirilaren 5, 6 eta 7an egingo da, 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, eta administrazio publikoetako arduradun politikoei, hondakinen gaian erantzukizunak dauzkaten ingurumen-teknikariei, ikasleei eta interesa duen publikoari zuzentzen zaie. Denera 3 ECTS kreditu dauzka, hau da, 24,75 ikastordu. Saioak Iruñeko Arrosadiko campuseko Sario eraikineko 04. ikasgelan izango dira.
Teoria eta bisita praktikoak
Parte teorikoak bost atal dauzka: Hondakin biologikoen kudeaketarako sarrera orokorra, edukiontzien edo atez ateko bilketaren bidezko sistemetarako sarrera, gaikako bilketaren jarraipena egiteko eta optimizaziorako tresnak, eta hondakin biologikoen bilketaren eta tratamendu biologikoen arteko harremana.
Gainera, hiru bisita tekniko egingo dira: bat Iruñeko edukiontzien bidezko hondakin biologikoen bilketa ezagutzeko, eta beste bi Leitzako (Nafarroa) eta Usurbilgo (Gipuzkoa) atez ateko sistema ezagutzeko; bigarrena Noainera, Avi-compo (konpostatzea eta oilategia) instalazioa ezagutzeko, zeina baita oiloen bidezko konpostatze komunitariorako instalazio bat, non 30 familiak hartzen baitu parte, eta hirugarrena Izarbeibarko Mankomunitatearen ingurumen-heziketa ezagutzeko.
Ikastaroaren irakasleak
Natxo Irigoien Iriarte (NUPeko Nekazaritzako Ekoizpeneko Saileko irakaslea) da ikastaroaren zuzendaria, eta irakasleak, beraz aparte, hauek dira: Francesc Giró Fontanals (Kataluniako Hondakinen Agentziako zuzendaritzako atxikia), David Morales Hernández (Vermican-eko teknikaria), Gemma Nohales Duarte (Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentziako proiektuen koordinatzailea eta Kataluniako Inguruzaleen Elkargoko kidea), lehen ere aipatu dugun Ramón Plana González-Sierra eta Joseba Sánchez Arizmendiarrieta (NUPeko doktoretzako ikaslea eta konpostatzean aditua).
Ikastaroen prezioak hauek dira: 176 euro unibertsitateko komunitateko kideentzat eta Programa A3U programan izena eman duten ikasle ohientzat, eta 190 euro unibertsitatetik kanpoko ikasleentzat.
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu edo idatzi Unibertsitate - Gizarte Fundazioaren Prestakuntza Arlokoei. Telefonoak: 948 16 9770 eta 948 16 9813, eta helbide elektronikoa: fundacion.formacion@unavarra.es; edo joan Unibertsitatearen webgunera.