Joan eduki nagusira

zoom Roberto Aguado Jiménez, Osasun Zientzien Fakultateko dekanoa.

Roberto Aguado Jiménez, Osasun Zientzien Fakultateko dekanoa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) hauteskundeak egin ditu bere sei eskola eta fakultateetako zuzendariak eta dekanoak hautatzeko, eta, ondorioz, ikastegiko arduradunetako bik zuzendari izaten jarraituko dute, eta beste lau hasi berri izanen dira zuzendaritzan.  Honako hauek berriz izanen dira kargudun: José F. Alenza García Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoak, eta Rafael Rodríguez Trías Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendariak (TIIGMET). Eta hauek dira kargu berriak: Roberto Aguado Jiménez (Osasun Zientzien Fakultatea), Emilio J. Domínguez Irastorza (Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea) eta Miguel Rodríguez Wilhelmi (Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea) dekanoak, eta Silvia Arazuri Garín Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria (NIGMET). Azken bi arduradun horiek nagusitu egin zitzaizkien, hurrenez hurren, Mª José Asiáin Ollo eta José Moure Gil beste bi hautagaiei. Beste karguetarako, ordea, hautagaitza bana aurkeztu zen bakarrik.

Ikastegi eta fakultateetako Hauteskunde Batzordeek sinatu dute dagoeneko hautetsien behin-behineko aldarrikapenaren ebazpena, eta erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu dute. Martxoaren 23an alegazioak ebaztea eta hautagai hautetsiak behin betiko aldarrikatzea aurreikusten da.

zoom José Francisco Alenza García, Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa

José Francisco Alenza García, Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa

Hauteskundeak joan den asteazkenean, martxoaren 16an, izan ziren, eskola eta fakultate bakoitzean. Irakasle eta ikasleek zuzenean aukeratu zituzten, eta boto haztatuaren bidez, ikastegi bakoitzaren ordezkari gorenak. Lotura iraunkorra duten irakasleen botoen balioa % 59 da; gainerako irakasle eta ikertzaileena % 21; eta ikastegi bakoitzaren titulazioetan matrikula egina duten ikasleena gainerako % 20a.

Arduradunen curriculumak

Roberto Aguado Jiménez Toledon jaioa da, eta Osasun Zientzien Fakultateko dekano berria. Hezkuntza Fisikoko Irakasletzan diplomaduna da Salamancaco Unibertsitatean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna Valentziako Unibertsitatean, eta Kirolaren Zientzietako doktorea Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. Bi master dauzka, halaber (Enpresen Kudeaketa eta Kiroletako Udal Kudeaketa). Gaztela-Mantxako Unibertsitateko irakasle izan zen 1999. eta 2004. urteren artean, eta azken urte horretan aldatu zen Nafarroara doktoretza ondorengo ikertzaile izateko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan. 2009. urtean Gaztela-Mantxako Unibertsitateko irakasle izateko lanpostu batez jabetu zen, eta 2011. urtean unibertsitateko irakasle titularra izateko etorri zen NUPera, Osasun Zientzien Sailera (Fisioterapiako arlora), Tuterara.

zoom Silvia Arazuri Garín, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria (NIGMET).

Silvia Arazuri Garín, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria (NIGMET).

Bere ikerkuntza lana argitalpen eta ikerketa-proiektu ugaritan gauzatu du, eta gai nagusitzat izan du zein den esfortzu fisikoak sortzen duen nekea kirolariengan, pertsona osasuntsuengan eta bizkar-muineko lesioak dituztenengan.  Lotura izan du Toledoko Paraplegikoen Ospitale Nazionalarekin, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Nafarroako Zentroarekin eta Gaztela-Mantxako eta Euskal Herriko unibertsitateekin eta Valentziako Katolikoarekin.

 José F. Alenza García, iruindarra Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa da 2012. urtetik hona, Zuzenbidean lizentziaduna eta doktorea, eta Historian lizentziaduna. Lotura izan du NUPekin 1997az geroztik, eta unibertsitateko irakasle titularra da, unibertsitateko katedradun gisa akreditatua egon arren. Abokatutzarako Sarrerako Masterraren eta LyDer Programaren zuzendari akademikoa da (Literatura eta Zuzenbidea), eta irakasle izan da Espainiako eta atzerriko hogei bat unibertsitatetan.

Ikertzaile den aldetik, bost liburu edo monografia juridikoren egilea da, hamar talde-libururen zuzendaria izan da, ehundik gora ikerketa argitaratu ditu hainbat aldizkari juridiko espezializatutan eta talde-liburutan, eta biltzar eta ikerketa proiektu ugaritan parte hartu du. Bere ikerketa-lerroak Administrazio Zuzenbidearen zenbait jakintzagaitakoak dira, eta nabarmena da, batez ere, Ingurumen Zuzenbidearen eta Energiaren Zuzenbidearen arloetan.

zoom Emilio J. Domínguez Irastorza, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa.

Emilio J. Domínguez Irastorza, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa.

Ikerketa sare batzuetan parte hartzen du, hala nola, ETIC mugaz gaindiko sarean, zeina gizakien trafiko eta salerosketaz arduratzen baita, eta Ingurumen Politiken Behatokian (OPAM). Bestalde, idazketa kontseiluko kide eta aholkulari da hainbat aldizkari juridikotan.

Silvia Arazuri Garín, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria da (NIGMET) eta Iruñean jaioa. Ingeniari teknikoaren tituluduna da Baratzezaintza, Frutagintza eta Lorezaintzan, eta doktorea NUPen. Unibertsitateko irakasle titularra da bertan, Nekazaritza eta Baso Ingeniaritzako arloan. Nekazaritzako motoreen eta mekanizazioaren gaiekin zerikusia duten irakasgaien irakaslea da, baita lan arriskuen prebentzioarekin eta lurraldearen antolamenduarekin zerikusia duten irakasgaiena, eta Nekazariza Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko irakaskuntza zuzendaria.

Ikertzaile lanetan aritzen da NUPeko Nekazaritzako Mekatronika taldean. Hogei bat artikulu argitaratu ditu nazioartean eragina duten hainbat aldizkaritan, eta beste hainbeste zenbait aldizkari teknikotan eta zabalkunde aldizkaritan, eta 70etik gora komunikazio aurkeztu ditu nazioko eta nazioarteko biltzarretan. Halaber, nazioko deialdiak izan dituzten zortzi ikerketa proiektutan parte hartu du, eta hainbat entitaterekin sinatu diren hamaika ikerketa kontratutan.

Kudeaketa lanei dagokienez, zuzendariordea izan da Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Sailean (2008-2016), NIGMETeko idazkaria eta gero zuzendariordea (2013-2016), eta hainbat irakaskuntza batzordetako partaidea.

Rafael Rodríguez Trías, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria (TIIGMET).Emilio J. Domínguez Irastorza, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa eta Madrilen jaioa. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna eta doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta han ere hasi zuen 1990ean bere irakasle karrera, eta 1996ra arte egon zen. Orduan lekualdatu zen NUPera, eta hemen unibertsitateko irakasle titularra da.

1993. urtetik hona deialdi publikoen bidez finantzatzen diren  I+G proiektuetan egiten du lan. Bi arlo nagusi ditu bere ikerketa lanean: Finantza Ekonomia, non interes tasen aldi baterako informazioa ikertu baitu, eta Laneko Ekonomia, non aztertu egin baitu zein duen eragina lanaldiaren murrizketak ekonomiaren aldagai nagusietan. Bere ikerketen emaitzek hainbat biltzarretan izan dute zabalkundea, eta nazioko eta nazioarteko hainbat argitalpenetan bildu dira.

Rafael Rodríguez Trías iruindarra 2014. urtetik da Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren zuzendaria (TIIGMET), eta Fisika Zientzietako doktorea da Zaragozako Unibertsitatean. 1993. urtean etorri zen NUPera, eta hemen unibertsitateko irakasle titularra da. 2013. urtera arte, irakasle lanetan aritzeaz gainera, ikerketa talde bat zuzendu zuen: Gainazalen eta Material Nanoegituratuen Ingeniaritzako ikerketa taldea, AIN zentro teknologikoan.

Irakasle eta ikertzaile gisa bere lanaren ardatza materialen teknologiak izan dira, material horiek aplikazio mekanikoak, biomedikoak, elektronikoak eta optikoak baldin badauzkate, besteak beste. Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako ikerketa taldeko kidea da, eta NUPeko INAMAT (Institute for Advanced Materials) institutukoa.

Nazioarteko hainbat aldizkaritan argitaratu diren 80tik gora argitalpenen egilea da, eta biltzar eta konferentzietako 60tik gora komunikazioren egilea ere bai, I+G Plan Nazionaleko 15etik gora proiektutan parte hartu du, eta Europako 20tik gora proiektutan, bai eta industria enpresekin egin diren  50etik gora proiektutan. Asmatzaile gisa agertzen da 5 patentetan (haietako bat europarra da).

Miguel Rodríguez Wilhelmi, Giza Zientzien Fakultateko dekanoa.Miguel Rodríguez Wilhelmi, iruindarra Giza Zientzietako Fakultatearen dekanoa da, eta Zientzietan lizentziaduna (Matematikako sailean) Zaragozako Unibertsitatean, eta, halaber, doktorea NUPen. Unibertsitate hauetako irakaslea izan da: Piura (Peru), Euskal Herriko Unibertsitatea, UNED eta NUP, zeinean kontratupeko irakasle doktorea baita Matematikako Didaktikaren arloan. Espainian eta Perun eskolak eman ditu Haur Hezkuntzan, eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzetan, eta irakasle bisitaria izan da Peruko bost unibertsitatetan eta Bordeaux IV izenekoan (Frantzian).

Ikertzaile den aldetik, arduradun da 2011. urteaz geroztik NUPeko Matematikaren Didaktika taldean, non irakasgai horretako ikerketa sustatzen baitu Ikuspegi Ontosemiotikoaren eta Egoera Didaktikoen Teoriaren alderdietatik. Erdietsi dituzten emaitzak nazioko eta nazioarteko 80tik gora biltzarretan aurkeztu dituzte, eta berrogei bat aldizkari espezializatutan aurkeztu dituzte. 2012. urtean Granadako Unibertsitatearen azterketa baten bidez jakin zen, h indizearen araberako bere irakaskuntza produkzioaren errendimenduarengatik, zazpigarrena zela Matematikaren Didaktikan ebaluatu zituzten irakasleen artean (H Index Scholar). Irakasleak Matematikaren hainbat arlotan prestatzeko hogei bat liburu idatzi ditu, eta hezkuntza prestakuntza eta berrikuntzari buruzko hainbat kapitulu.