Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Laetoli argitaletxeak “Más ciencia para Nicolás” argitaratu dute, “Ciencia para Nicolás” liburuaren jarraipena. Duela hamar urte argitaratu zuten liburu hau zientziarako sarrera arrakastatsu bat da eta edozein adinetakoei zuzenduta dago. Carlos Chordá biologo, dibulgatzaile eta Tafallan Bigarren Hezkuntzako irakaslea da bi liburuen egilea.
Hamarkada bat igaro da “Ciencia para Nicolás” argitaratu zenetik, zeinaren laugarren argitaraldia eta italierarako itzulpena egin baita, eta Carlos Chordák “Más ciencia para Nicolás” idatzi du orain, zientziei buruz hitz egiten jarraitzeko bere ikasleetako bati, Nikolasi, eta “inguratzen gaituen mundua nolakoa den ulertzeko eta natura argitzen saiatzeko” interesa duen edonori, bere egilearen arabera
Testua erraz irakurtzen da, irakasle baten benetakotasuna eta grina darizkio, eta, hainbat gairen artean, Hubble espazio teleskopioari, genetikoki eraldatutako organismoei, aldaketa klimatikoari, gaur egun Lurrak dituen milioika biztanleei eta abarrei buruz hitz egiten du. Finean, zientzia, egileak bere lanean deskribatzen duen bezala "pentsatzeko modu arrazional bat ematen digu, gure mundua izugarri aldatzen ari den, eta, horretaz gainera, ederra den giza jarduera hori" zertan datzan ulertzen laguntzen duten gaiei buruz.
Liburu honek 22 euroko balio du, eta NUPen eta Laetoli argitaletxearen “Las dos culturas” dibulgazio zientifikoko bildumaren 24. alea da. Ezagutza zientifikoa jende kopuru zabal bati helarazi nahi dio bildumak. Bere helburua da "bi kulturak" (letrak eta zientziak) atzean uzten laguntzea kultura bakar batean elkartzeko: hirugarren kultura sintetiko bat, gure kultura
Egilearen biografia
Lanaren egilea Carlos Chordá (Castelló, 1965) Biologia Zientzietan lizentziaduna eta doktorea da Nafarroako Unibertsitatean. Tafallan bizi da, eta 1996az geroztik Biologia, Geologia, Fisika, Kimika eta Matematika eskolak ematen dizkie bertako Eskolapioetako Bigarren Hezkuntzako ikasleei. Bere ikerketa prestakuntza, irakurzaletasuna, eta, batez ere, irakasle bokazioa izan zituen inspirazio iturri “Ciencia para Nicolás” bere lehen libururako. “El yeti y otros bichos, ¡vaya timo!” (Laetoli) liburuaren egilea ere bada.
Dibulgazio zientifikoari dagokionez, Chordák “La ciencia es bella” bere blogean idazten du eta Naukas plataforman kolaborazioak idazten ditu. Horretaz gainera, ARP-Pentsamendu Kritikoaren Aurrerapenerako Elkartearen eta Nafarroako Zientziaren Adiskideen Klubeko kidea da.