Joan eduki nagusira

zoom Liburuaren egileak, José Luis Goñi Sein eta Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano.

Liburuaren egileak, José Luis Goñi Sein eta Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbideko bi irakaslek lan bat argitaratu dute, muga psikofisikoak dituzten langileen lan arazoak aztertzen dituena, aplikatzen diren araudien zeharkako ikuspegi baten bidez. Liburuaren izenburua “Adaptación y reubicación laboral de trabajadores con limitaciones psicofísicas” da, eta Thomson Reuters Aranzadi-k argitaratu du. Liburuak azterketa baten premia bati erantzuten dio, izan ere, araudi bakoitzaren espezialitateak, ohituraren poderioz, bere ikuspegi partziala eragiten baitzuen, eta azterketa honek gainditzen du hori.

 José Luis Goñi Sein eta Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano unibertsitateko irakasleek batera idatzi dute lana, eta bi helburu ditu: batetik, muga psikofisikoak dituzten langileen babesak sortzen dituen arazo juridikoen doktrina-tratamendu orokor bat eskaintzea, eta, bestetik, enpresek eguneroko jardunean dituzten gorabeherak konpontzeko gida izatea.

Liburuan aztertzen diren gaien giltzarria da langile horiek eskubidea duten enpresariak beharrezkoak diren neurriak har ditzan lanean jarrai dezaten, eta zein baldintzatan eska daitekeen, eta, azken buruan, zer gertatzen den enpresariak ezin dituenean neurri horiek hartu edo neurriak ezartzeari uko egiten dionean.

Lan egiteko oinarri gisa erabili den azterketa "Bereziki kaltetuak izan daitezkeen langileen lanpostuaren egokitzea eta bere lan birkokatzea" izenburua duen I+G proiektuaren barruan egin da. José Luis Goñi Seinek zuzendu du proiektua eta Ikerketako Plan Nazionalaren kontura finantzatu da.

Egileak

José Luis Goñi Sein, Zuzenbidean doktorea Salamancako Unibertsitatean aparteko sariarekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna da egun, eta Lanaren Zuzenbideko ikerketa talde bat zuzentzen du bertan. Horretaz gainera, Espainiak, Europar Batasunak eta Nafarroako Foru Erkidegoak finantzatutako ikerketa proiektuak zuzendu eta haietan parte hartu du. Bere espezialitateko gaiei buruz 75 argitalpen baino gehiago egin ditu, eta 2007an bikaintasun nazionalaren kalifikazioa eman zion Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak (IJEAN).

Bestalde, Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano irakaslea Zuzenbidean doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta egun kontratupeko irakasle doktore gisa lan egiten du bertan. 2012. urteaz geroztik, unibertsitateko irakasle titularraren egiaztagiria dauka. Horretaz gainera, irakasle bisitaria izan da Cagliari (Bologna) eta Strathclydeko (Glasgow) Unibertsitateetan eta Galwayko Unibertsitateko Centre for Disability Law and Policy-n. Bere ikerketa-lerro nagusia laneko segurtasuna izan da, baina beste ikerketa-lerro batzuk ere garatu ditu gai hauei buruz: emakumearen berdintasuna lan merkatuan, lanaldiaren malgutasuna edo desgaitasuna dutenen babesa.