Joan eduki nagusira

zoom Irabazleak, Pedro Velasco (ezk.) eta José María Ayuso, finala eta gero

Irabazleak, Pedro Velasco (ezk.) eta José María Ayuso, finala eta gero

José María Ayuso Domínguez Zaragozako Unibertsitateko doktoregaiak irabazi zuen atzo, asteartea, azaroak 24, doktoretza tesien modalitatean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen duen Tesiak 3 Minutuan lehiaketaren laugarren edizioa. Gradu amaierako lanen modalitatean, Pedro Velasco Zufía Kudeaketa Informatikako Ingeniaritza Teknikoko tituludunak irabazi zuen. Lehiaketa honen azken saioa Arrosadiko campuseko Sario eraikinean jokatu zen, eta ia ehun lagun bertaratu ziren. Javier Izu Otermin Nafarroako RNEko buruak aurkeztu zuen ekitaldia.

José María Ayuso Domínguez (Madril, 1987) Biokimikako lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Orain dela lau urte hasi zen bere doktoretza-tesia prestatzen Zaragozako Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko Sailean. Manuel Doblaré Castellano eta Ignacio Ochoa Garrido irakasleak dira zuzendariak bere ikerketan, zeinak izenburu hau baitu: “Desarrollo de sistemas microfluídicos aplicados al estudios del glioblastoma”. “Organoak chip-etan” esaldiaren bidez laburtu zuen bere tesiaren izenburua, eta ingeniaritzaren eta biologiaren arteko bat-egite bat burutu du, ingeniaritza biomedikoa izenekoa, “organ-on-a-chip” (OC) deitzen dutenaren bidez, garuneko minbizi ohiko eta oldarkorrenetako bat aztertzeko: glioblastoma.

zoom Irabazleak eta epaimahaia. Ezkerretik eskuinera: Orzaiz, Múgica, Velasco, Gonzalo, Ayuso, Gordón eta González

Irabazleak eta epaimahaia. Ezkerretik eskuinera: Orzaiz, Múgica, Velasco, Gonzalo, Ayuso, Gordón eta González

Doktoretza tesien modalitatean Campus Iberuseko lau unibertsitateek (Lleida, Errioxa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragoza) parte hartzeko aukera izan zuten bigarren edizioan jarraian, eta hamaika lehiakide iritsi ziren finalera: sei Zaragozakoak; lau Nafarroako Unibertsitate Publikokoak; eta bat Errioxakoa. Javier Ayusok irabazi du lehiaketa, eta 1.000 euro eta diploma eskuratu ditu sari moduan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko beste bost lehiakide finalera iritsi ziren gradu amaierako lanen modalitatean. Irabazleak 500 euro eta diploma bat jaso zituen sari moduan.

Pedro Velasco Zufíak (Iruñea, 1989), CYC aholkularitza enpresan lan egiten du (Mutiloako enpresaren egoitzan), eta “Hiri inguruneetan eguzki-erradiazioa kalkulatzeko aplikatzio baten garapena” proiektuaren bidez amaitu zituen bere unibertsitateko ikasketak. Rafael García Santosek (Nafarroako Unibertsitate Publikoko  Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko irakaslea) zuzendu zuen proiektua. Velascok “El sol: un recurso al servicio de las personas” izenburua aukeratu zuen lehiaketarako, eta azaldu zuen programa informatiko bat diseinatu zuela eguzki plaka bat jartzea errentagarria den edo ez aztertzeko. Egun, proiektu hori garatzen ari da NUP, CYC eta Zizur Txikiko AH Asociados arkitektura estudioarekin lankidetzan.

Ahalegina eta kalitatea

zoom Parte-hartzaileak eta epaimahaikideak, finala eta gero

Parte-hartzaileak eta epaimahaikideak, finala eta gero

Ramón Gonzalo García ikerketa errektoreordea izan zen epaimahaiburua, eta mahaikideak hauek izan ziren: Iñaki González Ramírez, Unibertsitateko Errektoretzako kabineteburua; Nieves Gordón Arce, Iruñeko Planetarioko Komunikazio arduraduna; José Miguel Múgica Grijalba, Nafarroako Doktoretza Eskolaren zuzendaria; eta Óscar Orzaiz Resano, Oratoria eta Ahozko Adierazpeneko irakaslea.

Ramón Gonzalok eskerrak eman zizkien parte hartu zuten guztiei egindako ahaleginarengatik, aurkeztutako lanen kalitatea goraipatu zuen eta ikertzaileak adoretu zituen dibulgazio zientifikoaren esparruan lan egiten jarrai dezaten.

Zientzia ezagutaraztea adituak ez direnei

Tesiak 3 Minutuan lehiaketak beren lanaren garrantzia eta gizarteari egiten dion ekarpena, espezializatua ez den publiko baten aurrean, hobekien azaltzen duten prestakuntza aldian dauden ikertzaileak saritzen ditu. Ikerketa-lan luze bat, tesien kasuan hainbat urte irauten duena, hiru minutuan jendaurrean azaltzea da kontua.

Tesia 3 minutuan izeneko lehiaketaren bidez, etorkizuneko ikertzaileak kontzientziatu nahi dira  beren lana zabaltzeak duen garrantziaz, eta aldi berean, gizartearen kultura zientifikoari lagundu. Ikerketaren edo proiektuaren garapena gehienez hiru minutuan azaltzeko erronkari aurre egin behar diote parte-hartzaileek, eta hizkera erraz, ulergarri eta jendeari orokorrean iristeko modukoan egin behar dute.

Halaber, finalera iritsi diren parte-hartzaileen lanak Nafarroako Radio Nacional de Españaren bidez zabaldu dira, kate publikoaren eta NUPen arteko hitzarmen indardun bati esker. Kasu honetan, finalistek ahalegin osagarri bat egin behar izan dute, eta beren ikerketen lana minutu batean laburtu.

Miriam Ciáurriz Gortari (NUP) Miriam Ciáurriz Gortari (NUP)
Francisco Javier Larraya Eraso (NUP) Francisco Javier Larraya Eraso (NUP)
Ramón Gonzalo García (Ikerketarako errektoreordea) Ramón Gonzalo García (Ikerketarako errektoreordea)
Laura Herrero Querol (Zaragozako Unibertsitatea) Laura Herrero Querol (Zaragozako Unibertsitatea)
Ana Muñoz Otero (Zaragozako Unibertsitatea) Ana Muñoz Otero (Zaragozako Unibertsitatea)
Miguel Ángel Rodríguez López (Erioxako Unibertsitatea) Miguel Ángel Rodríguez López (Erioxako Unibertsitatea)
Mónica Lorenzo Tejedor (Universidad de Zaragoza) Mónica Lorenzo Tejedor (Universidad de Zaragoza)
Íñigo de la Parra Laita (NUP) Íñigo de la Parra Laita (NUP)
Pedro Velasco Zufía (NUP) Pedro Velasco Zufía (NUP)
Agustina Taglialegna (NUP) Agustina Taglialegna (NUP)
Íñigo Olcoz Basarte (NUP) Íñigo Olcoz Basarte (NUP)
Borja Aranguren Herrera (NUP) Borja Aranguren Herrera (NUP)
Mª Ángeles Romero Coronado (Zaragozako Unibertsitatea) Mª Ángeles Romero Coronado (Zaragozako Unibertsitatea)
Paola Andrea Morales Zimmermann (NUP) Paola Andrea Morales Zimmermann (NUP)
Javier Izu Otermin (aurkezlea) Javier Izu Otermin (aurkezlea)
Raquel Martínez de Espronceda Cámara (NUP) Raquel Martínez de Espronceda Cámara (NUP)
José María Ayuso Domínguez (Zaragozako Unibertsitatea) José María Ayuso Domínguez (Zaragozako Unibertsitatea)
Mónica Lorenzo Tejedor (Zaragozako Unibertsitatea) Mónica Lorenzo Tejedor (Zaragozako Unibertsitatea)
Laura Gallardo Ortín (Zaragozako Unibertsitatea) Laura Gallardo Ortín (Zaragozako Unibertsitatea)
1 / 2
Final del concurso Tesis en 3 M