Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak azaroaren 23an, astelehenean, hasiera emango dio Ekintzailearen VII. astearen ekitaldi programari. Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategiak (LUCE) antolatu du, eta kultura ekintzailea unibertsitateko komunitateko kideei hurbiltzea du xede.

“Enpresaren bidez gizarte-aldaketa sustatzen” hitzaldiak hasiera emango dio astearen agendari, eta pertsona hauek parte hartuko dute: Adrián Miranda, NUPeko tituluduna eta Multihelpers-eko burua; enpresa hori web-plataforma bat da, bitartekaritza lana egiteagatik komisiorik jasotzen ez duten konfiantzazko pertsonekin harremanetan jartzeko aukera ematen duena zeregin txikiak egiteko; Jorge Martínez, Fila Cero-ren sortzailea, elkartasun proiektuetara bideratutako funtsak biltzen laguntzen duen plataforma; eta Raúl Pilar Garcés, Gure Sustraiak Baserri Eskolaren sortzailea eta ingurumen hezitzailea.

Asteartean mahai-inguru bat egingo da. “Gizarte proiektuen finantzaketa” da mahai-inguruaren izenburua, eta pertsona hauek parte hartuko dute bertan: Daniel Montoya, Nafarroa Rural Kutxakoa; Cristina Álvarez, La Bolsa Social-eko finantza analista, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak  (CNMV) bermatutako finantzaketa kolektiboko (“crowdfunding”)  lehenengo plataforma espainiarra, zeinak mozkinen ehunekoak jasotzeko aukera ematen baitie bere inbertitzaileei; eta César Usoz, Davin-T-SI elkartearen lehendakariordea; gizarte eragina izango duten proiektuen bidez gizarte eta teknologia berrikuntza  sustatzeko sortu zen elkarte hori.

Azaroaren 25ean, asteazkenean, Informatika Ingeniaritzako ikasleek hitzaldi batean parte hartuko dute, eta bertan  Nubapp enpresa ezagutuko dute. NUPeko tituludunak diren informatikari batzuek sortu zuten enpresa, eta kirol zentroen kudeaketa integrala egiten dute hodei-plataforma baten bidez.

Ostegunean, goizean egingo den saioan, “Ezagutu nola egin duten” saioa egingo da, eta pertsona hauek parte hartuko dute bertan: Amaya Sanz eta Elena Sarasa, Mediación Navarra-koak; Marian Cestau, coach, trebatzailea eta Aldaketa eta Ikaskuntza Prozesuen bideratzailea, eta Polygon Education, zeina hezkuntzaren esparruko profesionalek sortutako ekimena baita eta irakaskuntza eta ikaskuntza sistemak garatzen baititu.

Aldi berean, eta  Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Graduko 4. ikasmailan,  Iñaki Velazek, Systematic Innovation by Design-en bazkide sortzaileak hitzaldi hau emango du: "Orain garrantzia duen berrikuntza"

Asteari  "Ezagutu nola egin duten"-en azken saioak amaiera emango dio, eta NUPen sortutako osasun eremuko hainbat enpresa proiektu aztertuko dituzte bertan.  Enpresa hauek parte hartuko dute: Eversens, diagnostico kliniko ez inbaditzailea egiten duten sistemak garatu eta ekoizten dituen eta Francisco Javier Arregui eta Ignacio Matías NUPeko katedradunek eta Juan María Pérez eta Leyre Ruete NUPeko tituludunek sustatu duten enpresa; Movalsys, Mariano Velascok, Pablo Lecumberri, Alicia Martínez, Nora Millor, Marisol Gómez, Mikel Izquierdo NUPeko tituludunek sustatu duten eta gaixo baten gaitzei buruzko informazio objektiboa eta fidagarria eskaintzen duen teknologia garatzen duen enpresa; eta Recombina, ingeniaritza genetikoko zerbitzuak eskaintzen dituen eta Cristina Latasa, María Peñas, Marta Vergara eta Juana María Prieto NUPeko tituludunak buru dituen konpainia bioteknologiko bat.

LUCEk, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekimenak, garatzen duen ekintzetako bat da Ekintzailetzaren astea, eta Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroak (CEIN) ematen du bere zerbitzua. Unibertsitatean ekintzailetza sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak biltzen ditu CEINek.