Joan eduki nagusira

Iruñean II urtez, jarraian burutzen diren “Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak” aurrera doaz. Datorren azaroaren 25ean 2. topaketa burutuko da. “Gainditzeari buruzko hausnarketak”  izenburua daraman hitzaldian Teresa Perales historian domin gehien lortu dituen igerilari paralimpikoak eta Ignacio Mata doktorea, mediku-psikiatrak eta Argibide Fundazioko Zuzendari Orokorrak  zoritxarreko egoerak gainditzeko erabili daitezken prozesuak eta mekanismoak aztertuko dituzte.

Teresa Perales-ek bai bere kirol garaipen zerrendaren bitartez eta bai erakutsi duen ibilbide pertsonalaren eta profesionalaren bitartez, planteatutako helburuak eskuratzeko esfortzurako ahalmena, konstantzia eta borrokarako borondate sutsua erakutsi du. Komunikaziorako ahalmen handi baten bitartez, bere hitzen eta mezuen bidez hesiak gaindituz eta sentipenak gatibatuz pertsonen sentimenduetan zehar barneratzen da. “Nahi izatea lortu ahal izatea” errubrikaren bitartez hizkuntz argi, erraz eta zuzen bat erabiliz, pertsonengan aldaketarako borondatea eragiten du eta bakoitzak ditugun aktiboak kudeatzeko eta errentabilizatzeko gakoak eskeintzen dizkigu.

Zentzu honetan, eta “La fuerza de un sueño” bere 2. liburuan adierazten duen bezala gainditzeari buruzko gakoak aztertuko ditu eta bakoitzak bere zoriontasun pertsonala eskuratzeko planteatzen duen “espiralismoaren” teoria aurkeztuko du. “Mugak edo oztopoak gainditzeko emozioak nola landu daitezken” azalduko du.

Hizlari aparta da eta bere hitzaldietan azaltzen dituen ideien inguruan zera adierazten du “hitzaldi batean gertatu zaizuna kontatzen duzunean jendeak ezin pentsa dezake adierazten duzun hori kontatzeko oso erreza baina praktikara eramateko zaila denik, eta nire kasuan burutu ditudan gauzak dira, praktikara eraman ditudanak eta fruituak eman dizkidatenak”.

Hitzaldiaren abiapuntua “Gaindiketa pertsonala” adiera (self- Improvement) kontzeptua da gaur egunerarte era desberdinetan erabilia izan dena. Era natural batean gauzatzea ezinezkoak liratezken helburuak eskuratzeko proposamen sasi zientifikoez jositako autolaguntzarako liburu ugari izaten ditugu. Guztioi askotan egokitzen zaigu zorigaitz pertsonal edota familiar baten ondorioak pairatzea. Gainditzerako garaian hauei aurre egiteko modua bera oso garrantzitsua izaten da. Teresa Perales eta Ignacio Mata Doktoreak gaindiketa prozesura mugitzen gaituzten mekanismoen eta praktikan aurkakotasun bitalei aurre egiteko moduen inguruan hitz egingo gaituzte.  “Elkarrizketa” hau datorren azaroaren 25an, asteazkena, Iruñeko Baluarten burutuko da arratsaldeko 19:30etan.

Elkarrizketak Zikloko ekimen hau Nafarroan LABORAL Kutxak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA/NUP)  sustatua da. Hitzaldia publiko orori irekia da eta sarrera doan da  aforoa bete arte, nahiz eta ezinbestekoa izan aurrez etorrera baieztatzea www.ciclodialogos.com web guneko formularioa osatuz.

Teresa Perales Fernández igerilaria eta historian zehar domin gehien eskuratu dituen estatuko atleta paralimpikoa da, 22 dominekin, Michael Phelps bezain beste. Irribarre sutsuko eta bizitasun kutsakorreko emakumea da. 19 urtekin hankak galdu ondoren kondaira bat idazteko asmoz uretan murgiltzen da. Norbanakoaren garapenan eta hazkuntzan aditua da, nahiak errealitate bihurtu daitezkela frogatu du eta arrakasta jarrera kontu bat dela ere. Coaching exekutiboan eta hazkuntza pertsonalean trebatu da. Komunikatzaile motibatzaile apart batean bihurtu da baikortasunez, barneko indarra, gaindiketa izpiritua, determinazioaren garrantzia, helburuen araberako planifikazioa… bezalako kontzeptuak azaltzen dituelarik. “La Fuerza de un Sueño” bere azken liburuan bere barne-esperientzi sakona kontatzen du.

Ignacio Mata Doktorea medikua eta psikiatrian aditua da, Londreseko Unibertsitateko King´s College-eko doktorea eta Unibertsitateko irakasle gisa ezagutua da. Arazo psikiatrikoak dituzten pertsonen zaintza, unibertsitate ikerkuntza eta irakaskuntzarekin bateratu ditu. Nazioarte mailako aldizkarietan 75 artikulu idatzi ditu eta zientzia hitzaldietan eta elkarrizketa foroetan ere hizlari izan da.

Gaur egun, 40 urtez Nafarroan adimen osasuna bai arreta klinikoaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren bitartez sustatu nahi duen irabazirik gabeko Argibide Fundazioko erakundearen Zuzendari Orokorra da.

Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak

Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak, gai desberdinen inguruan hausnarketa eta eztabaida bultzatzeko asmoz sortutako ekimena da. Gizartean gauzatzen diren aldaketa sozialak, ekonomikoak, teknologikoak, kulturalak, eta hauek suertatzen diren abiadura handiak gizakia ia hausnarketarik burutzeko tarterik izan gabe paradigma eta egoera berrien aurrean kokatzen dute.

Zientziaren muga etikoak, eutanasia, elikadura arriskuak, gazte eta nerabeen heziketa, depresioa, XXI. mendeko medikuntza, balioen krisia, azken borondateak, emozioak, heriotza… pertsona askori urduritzen zaizkien gaiak dira. Behin baino gehiagotan arduragarriak diren gai hauen inguruan aurrera pausuak burutzeko asmoz edota norbanakoak planteatzen dituen galderei erantzuteko irrikaz, Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak Zikloa martxan jarri zen.

Berebiziko topaketa hauetan, lehen zati batean, aztertzen diren gaietan adituak diren profesionalek edota gaiarekin harremanatutako bizipenak izan dituzten pertsonek beraien testigantzak plazaratzen dituzte. Beraien parte-hartzearen ostean, Elkarrizketa tartea publikoari luzatzen zaio galderak edota iritziak plazaratu ahal izateko. Orain arte, besteak beste, Luis Rojas Marcos psikiatrak eta Elsa Punset dibulgatzaileak parte-hartu dute.

Hitzaldi guztiak interesa duen publikoari zuzenduak daude, sarrera doakoa da, aforoa bete arte eta ezinbestekoa da aurrez izena-ematea burutzea.