Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Destellos de luz” liburua argitaratu du. Unibertsitateko bertako zenbait irakasle eta ikertzaileren eta Iruñeko Planetarioko eta Zientziaren Lagunen Elkarteko zenbait kideren artean idatzi da lana. ONUk 2013. urtean aldarrikatu zuenez gero, 2015ean Argiaren Nazioarteko Urtea da, eta hori ospatzeko beste ekimen batzuekin bat egiten duen omenaldi xume bat da liburua. Zabalkunde liburua da eta gertakari horri buruz diziplina anitzeko ikuspegi bat jasotzen du. Bihar, osteguna, azaroaren 19an, 19:30ean aurkeztuko da Iruñeko Planetarioan, eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte.
Lanaren asmoa da argiari buruz erakustea, seduzitzea eta hausnartzea, antzina-antzinatik gizakia ulertzen saiatu den mota asko eta askotako gertakariak sorrarazten baititu argiaren presentziak. “Izan ere, argia omnipresente dago gure bizitzetan, guztiok onartzen dugu bizitzarako beharrezkoa izateaz gainera, bizitzaren iturri eta jatorri dela, pertsona gehienentzat ezinezkoa bada ere hori termino zientifikoetan ulertzea edo azaltzea”, hitzaurrean Alfonso Carlosena Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak dioenez.
Talde lana
Abián Bentor Socorro Leránoz ikertzaileak (NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saila) koordinatu du hainbat eremutako egileen ekarpenak biltzen dituen lana, 20 eurotan salgai dagoena. Zehatz esanda, NUPeko irakasle hauek dira: Carlos Sáenz Gamasa eta Antonio Vela Pons (Fisika Saila); Ángel María Andueza Unanua, Miguel Beruete Díaz, Silvia Díaz Lucas, Iñigo Ederra Urzainqui, María José Erro Betrán, Javier Goicoechea Fernández, Idoia San Martín Biurrun, Joaquín Sevilla Moróder, Santiago Taínta Ausejo eta Arantxa Villanueva Larre (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saila); Gurutze Pérez Artieda eta Pedro José Rivero Fuente (Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Saila); eta Silvia Arazuri Garín eta Carmen Jarén Ceballos ( Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saila). Era berean, lankidetzan jardun dute Nekane Oroz Bretón Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Teknologien Zerbitzuko zuzendaria; Ambrosio Liceaga Elizalde zientzia-zabaltzailea eta kontratupeko ikertzailea NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailean; eta Zientziaren Lagunen Elkarteko bi kide: Javier Armentia Fructuoso eta Fernando Jáuregui Sora, Iruñeko Planetarioko astrofisikariak.
Liburuaren aurkezpena Planetarioko Tornamira aretoan egingo da, eta bertan egongo dira Alfonso Carlosena errektorea; Abián Bentor Socorro liburuaren koordinatzailea; eta Ángel María Andueza, Silvia Díaz, Nenake Oroz eta Gurutze Pérez egileak. Fernando Jáureguik amaiera emango dio ekitaldiari “La luz de las estrellas” (Izarren argia) izeneko behaketa batekin.