Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera: Gadea Corral, Asier Artero, Eneko Iriarte, Carlota Mateos eta Sara Floristán, beren diplomekin.

Ezkerretik eskuinera: Gadea Corral, Asier Artero, Eneko Iriarte, Carlota Mateos eta Sara Floristán, beren diplomekin.

Eneko Iriarte Gurruchaga Industria Ingeniaritzan tituludunak irabazi du multinazional alemanak bere  Landabengo instalazioetan praktikak egiteko unibertsitateko ikasle bekadunentzat daukan Gradu edo Master Amaierako Proiektu Hoberenaren programa. Nafar instituzioko beste lau ikasle ere finalista sailkatuak izan dira.

Zehazki, Asier Artero Rodríguez, Industria Teknologietako Ingeniaritzan graduatuak lortu du bigarren saria; Carlota Mateos Martínez Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatuak, hirugarrena; eta finalista sailkatu dira Gadea Corral Martínez-Acítores Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra egin duena; eta Sara Floristán Jiménez Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Ekonomian Nazioarteko Gradu Bikoitza ikasitakoa. Guztiek jaso dute beren lanaren aitorpen bat multinazionalak Landabenen daukan Volkswagen Academy Navarra prestakuntza zentroan egin duen ekitaldi batean.

Bost sailkatu 50 ikasleren artetik

Lehiaketa honen deialdia joan den maiatzean zabaldu zen 2014-2015 ikasturtean beren ikasketak unibertsitatean aurkeztutako gradu edo master amaierako proiektu bat egiten ari ziren Volkswagen Navarra fabrikako bekadunentzat. 

Guztira berrogeita hamar ikaslek parte hartu zuten, eta Landabengo hainbat arlotako zenbait teknikarik osatutako epaimahai batek bost finalista sailkatu zituen.  Beren proiektuak aurkeztu eta haien ahozko defentsa egin ondoren, beste epaimahai batek lehenbiziko hirurak hautatu zituen.

Eneko Iriarte, Ekoizpen Zuzendaritzan bekaduna, irabazlea denez gero, Volkswagen Navarraren hurrengo  “Trainee” programan parte hartuko du, eta bi lagunentzako hiru eguneko bidaia egingo du enpresak   Wolfsburg hirian (Alemania) daukan zentralera. Gainera, jaso du dagokion Volkswagenen egiaztatze titulua. Lehen postua lortzeko balio izan dio proiektuak, Polo modeloaren sabai bi kolorekoa margotzeko instalazio berri bati buruzkoa.

Asier Artero eta Carlota Mateos bigarren eta hirugarren sarien irabazleek ere Alemaniara bidaiatuko dute eta, gainera, diploma bat jaso dute. Arterok Ekoizpen Zuzendaritzan egin ditu praktikak; eta Mateosek Produktuaren Arlo Teknikoko Zuzendaritzan.

Azkenik, Gadea Corralek Ekoizpen Zuzendaritzan egin du lan bere praktiketan eta Sara Floristánek Zerbitzu Teknikoetan.

Ekimen honen xedea da bekadunen lana sendotzea eta talentua atzematea, eta Volkswagen Navarra fabrikan ikasleen sarrera sustatzea.