Joan eduki nagusira

zoom Aurreko urteko azken faseko irudi bat. Saioa Parlamentuan egin zen.

Aurreko urteko azken faseko irudi bat. Saioa Parlamentuan egin zen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Parlamentuak  Batxilergoko VI. Eztabaida Lehiaketarako deialdia egin dute, eta urriaren 16 eta 17an egingo da. Inskripzioa datorren irailaren 25era arte, ostirala, dago irekita, eta Kultura Jardueren Ataleko bulegoan, Arrosadiko Campuseko Ikasgelategian egin behar da, edo inprimakia actividades.culturales@unavarra.es posta elektronikoaren bidez bidalita.

Torneoa Batxilergoan ikasketak ematen dituzten Nafarroako ikastegiei zuzendua dago. Ikastetxe bakoitzak talde bakar batekin parte hartuko du, eta 2. Batxilergoko ikasleek osatuko dute taldea. Hiru edo lau ikaslek eta kapitain batek osatuko dituzte taldeak. Nafarroako Unibertsitate Publikoak  hamasei ikastetxe onartuko ditu, gehienez ere. Ikastetxeak izen-ematearen ordenaren arabera aukeratuko dira. Torneoko irabazleen saria tableta elektroniko bana izango da, eta bigarren sailkatzen direnena, liburu elektroniko bana. Lehiaketaren oinarriak eta arautegia Kultura Jardueren Atalaren web-orrian daude kontsultatzeko.

Lehiaketa hau Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Parlamentua unibertsitateko eta Batxilergoko ikasleen artean, azken urte hauetan sustatzen ari diren eztabaida-jardueretako bat da. Nafarroako ikastetxe publiko eta hitzartuetako Batxilergoko 2. ikasmailako gazteei zuzendutako prestakuntzako eta lehiaketako ekitaldia izateko proposatzen da lehiaketa. Aukera bat da ikasleek hainbat trebetasun gara ditzaten: jendaurrean mintzatzeko gaitasuna, taldean lan egitekoa, informazioa aztertzekoa edo argudioak ematekoa. Beren prestakuntza pertsonalerako oso interesgarriak izateaz gain, trebetasun horiek unibertsitateko gradu ikasketei lotutako zenbait zeharkako eskumen edo eskumen orokor osatzen dituzte.

Lehiaketa

Urriaren 16 eta 17ko Batxilergoko Eztabaida Lehiaketa egin baino lehen, urriaren 9an eta 10ean prestakuntza saio batzuk izango dira, parte hartuko duten taldeei orientabideak emateko eta lehiaketari buruz leuzkaketen zalantzak argitzeko. Taldeak ostiral honetatik hasita lehiatuko dira, eta aurretik zozketatuko diren aurkako jarrerak defendituko dituzte, hitz-txanda itxien bidez (hasierako adierazpena, bi errefusatze eta ondorioak). Hitz txanda hauek, gehienez ere, 26 minutukoak izango dira (hamahiru talde bakoitzarentzat). Urriaren 2an jakinaraziko da zein izango den lehiaketako eztabaidarako gaia, web-orrialde honetan: Unibertsitatearen web-orrialdea

Epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu: sarrera, errefusatze eta ondoriorik onenak; taldearen jarrera, ordena, adierazitakoaren argitasuna eta erraztasuna; segurtasuna eta gaia menderatzea; inprobisatzeko gaitasuna; mintzaira diskurtsoari begira egokia izatea, eta zalutasuna erantzutean.