Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Paula Noya, Pablo Arocena, Manuel Rodríguez, Ramón Gonzálo -Ikerketako errektoreordea-, María José Beriain, Juan Ramón de la Torre eta Ignacio Matías

Ezkerretik eskuinera, Paula Noya, Pablo Arocena, Manuel Rodríguez, Ramón Gonzálo -Ikerketako errektoreordea-, María José Beriain, Juan Ramón de la Torre eta Ignacio Matías

Iñaki Pérez de Landazabal Berganzo, Materia Kondentsatuaren Fisikako irakasle titularra eta Material Aurreratuen Ikerketarako Institutuaren zuzendaria (InaMat), ADItech Katedraren zuzendari izendatu dute. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta ADItech Korporazio Teknologikoak urte hasieran Elkarlan Zientifiko-Teknologikoko Esparru Hitzarmena sinatu eta gero sortu zen.

Zuzendaria izendatu baino lehen, Katedraren Jarraipen Batzordea eratu da. NUPeko ikerketa-institutu guztiak daude batzordean ordezkatuak. Katedradun hauek osatzen dute: Pablo Arocena, Ignacio Matías eta María José Beriáin eta, ADItech Korporazioa ordezkatuz, Manuel Rodríguez (zuzendari nagusia), Juan Ramón de la Torre (zuzendari zientifiko-teknologikoa) eta Paula Noya (unibertsitateekiko harremanen koordinatzailea). Batzorde honen eraketa dela-eta, bere kideek bilera labur bat izan zuzen Ramón Gonzalo ikerketako errektoreordearekin.

zoom Iñaki Pérez de Landazabal, Katedraren zuzendaria

Iñaki Pérez de Landazabal, Katedraren zuzendaria

ADItech Katedraren helburuen artean aipatzekoak dira honako hauek:  irakaskuntza-diziplinaren eta teknologia eta enpresa sektoreen arteko integrazio eta bat-egite egokia ahalbidetuko duen ikerketa aurreratua sustatzea eta sortzea; unibertsitateko ikasleen eta teknologia eta enpresa sektoreko profesionalen prestakuntza praktikoari laguntzea, bai eta unibertsitate-hedapeneko jarduerak ere, hala nola kultura eta gizarte jarduerak. Horretarako, baterako ikerketa-lerroak garatuko dira, doktoretza-tesiak eta gradu eta master amaierako proiektuak egingo dira, eta ekintzailetzarekin lotutako sari bereziak eta bekak emango dira.

ADItech Katedrak hezkuntza-lankidetza ere sustatu nahi du ingurune teknologikoaren beharretara egokitutako profesionalak prestatzeko, baina, horretaz gainera, ADItech-eko eta bere zentroetako (AIN, CEMITEC, CENER, Nafarroako Unibertsitateko CIMA, CNTA eta Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa).   Helburu horrekin, unibertsitateko kideei eta profesionalei zuzendutako dibulgazio-jarduera hauek egingo dira: ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak, zientzia-ekitaldi aipagarriak, unibertsitateko komunitate kideen bisitak ADItech-eko Unitateetara eta interes komuneko gaiei buruzko argitalpenak.

ADItech Katedrak antolatutako lehenengo jardueretako bat  I+G-eko  sarbide irekiaren hastapenei buruzko jardunaldi bat izan da. Irailaren 15ean ,asteartean, egin zen ADItech egoitzan, Iruñean.

ADItech Korporación Teknologikoa

ADItech Korporazio Teknologikoa erakunde pribatu bat da, Nafarroan dauden teknologia-zentroak lau esparru hauetan biltzen dituena: energia, industria, nekazaritzako elikagaien industria eta biomedikuntza, eta nazioarteko bokazio argia dauka. Zentro hauek osatzen dute ADItech Korporazio Teknologikoa: CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala), CNTA (Elikagaien Teknologia eta Segurtasuneko Zentro Nazionala), CEMITEC (Industriarako Teknologien Diziplina-anitzeko Zentroa), Nafarroako Unibertsitateko CIMA (Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroa), Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa eta AIN (Nafarroako Industria Elkartea).