Joan eduki nagusira

zoom Biltzarraren batzorde antolatzaileko partaideak Ezkerretik eskuinera: Arce, Cortiñas, Villanueva, Múgica, Chocarro, Elorz eta Martín.

Biltzarraren batzorde antolatzaileko partaideak Ezkerretik eskuinera: Arce, Cortiñas, Villanueva, Múgica, Chocarro, Elorz eta Martín.

200 aditu bilduko dira Iruñean bihartik, asteazkenetik, irailak 9, ostiralera arte, irailak 11, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta AEMARKek (Asociación Española de Marketing Académico y Profesional) antolatu duten XXVII. Marketin Batzarra dela kausa. Civicanen izango da, hau da Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultura eta aisialdirako zentroan.

Unibertsitateko Enpresen Kudeaketako Sailak antolatu du batzar nazional hau, eta bertan marketineko akademikoek eta unibertsitate irakasleek hartuko dute parte, ezagutzak, metodologiak eta joerak trukatzeko. Horretarako hainbat saio egingo dira. aldi berean, gai hauei buruz hitz egiteko: teknologia berriak eta e-marketina; kalitatea, asetasuna eta kontsumitzailearen asetasuna eta leialtasuna; harremanetako marketina (B2C); marketin turistikoa; gizarte marketina; txikizkako zabalpena eta kudeaketa; enpresetako eta erakundeetako marketina; kontsumitzailearen jokabidea; marketina eta gizarte erantzukizun korporatiboa (RSC); eta marketin kros-kulturala, beteak beste.

Halaber, marketinaren irakaskuntzari buruzko saio bat izango da, eta beste bat, “Doctoral Colloquium” deitzen dena, zeinean gai horretako doktoregaiek orientabideak jasoko baitituzte beren doktoretza tesiak amaitzeko. Azken hau berria da honelako urteroko bileretan.

Saioa profesionalekin

Biltzarrean izango da, baita ere, marketin-saio profesional bat, MKTrekin (Espainiako Marketin Elkartea) batera eginda. Saio horretan, jardunean dauden bi adituk bere esperientziak ezagutaraziko dituzte. Adituak hauek dira: Esmeralda Díaz-Aroca (personal branding"eko eta marketin dfigitalaren aholkularia), "eta zure enpresak multinazional batek adina ikusgarritasuna balu?. zure enpresa Interneten kokatzeko gakoak" izeneko mintzaldia emango duena, eta Luis Miguel Benítez García (GFK merkatu-ikerketarako enpresa multinazionaleko ikerketa arduraduna), "smartdata" delakoak marketin-informazioaren sistemaren barruan duen paperaz mintzatuko dena.

Halaber, topaketa bat izango da, marketinari buruzko argitalpen zientifikoak editatzen dituzten editoreekin. Editoreak hauek dira: Gita V. Johar (Columbia Business School),  “Journal of Consumer Research” editatzen duena; Constantine S. Katsikeas (Leeds University Business School), “Journal of International Marketing” editatzen duena, eta Shintaro Okazaki (King's College London), “Journal of Advertising” editatzen duena.

Beste alde batetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketako Saileko irakasle hauek dira biltzarraren batzorde antolatzaileko partaideak: José Miguel Múgica Grijalba (burua), Marta Arce Urriza, Raquel Chocarro Eguaras, Mónica Cortiñas Ugalde, Margarita Elorz Domezáin, Oscar Martín Martín eta Marisa Villanueva Orbaiz (kideak).

Informazio gehiago lortzeko, klikatu esteka honetan: http://www.aemarkcongresos.com/congreso2015/es/