Joan eduki nagusira

zoom Ikasleen irudi bat beren lehen eskola egunean.

Ikasleen irudi bat beren lehen eskola egunean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko 21 titulazioetako 7.000 bat ikaslek astelehen honetan, irailaren 7an, hasi dituzte 2015-16 ikasturteko eskolak 
Iruñeko eta Tuterako campusetan. Lehen egun honetan, lehen ikasmailako ia 1.800 ikasleei zuzendutako Harrera Egun bat egin da. Titulazioak eta bi “online” zerbitzu (Zerbitzuen Ataria eta NireIkasgelategia ikaskuntzarako plataforma birtuala) aurkeztu dira, eta bisita gidatua egin da Liburutegira. Gainerako ikasleak eskola saioetara joan dira ohi bezala.

Graduko lehen ikasmailako ikasleen kasuan, Harrera Eguna 8:00etan hasi da, Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako graduen eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbideko titulazio bikoitzaren  aurkezpenarekin. Hortik aurrera eta hainbat saiotan titulazio guztien berri eman da, bai Arrosadiko campusean bai Tuterakoan eta Osasun Zientzien Fakultateko eraikinean (nafar hiriburuko Barañain etorbidean), han ematen baita Erizaintza gradua.

zoom Graduko ikasleak Arrosadiko campusean.

Graduko ikasleak Arrosadiko campusean.

Ondoren, Gradu titulazioetako lehen ikasmailako ikasleak hainbat hitzalditara bertaratu dira, eta horietan instituzioaren webguneko zerbitzuen atariari buruz eta NireIkasgelategia plataformari buruzko azalpenak jaso dituzte.

Zerbitzuen atariak, Unibertsitatean matrikulatuta dauden ikasleei, bidea ematen die sartzeko, esaterako, Web postara, ikasketa-espedientera, Liburutegiaren zenbait zerbitzutara edo jarduera eta ikuskizunen agendara, eta NireIkasgelategira ere bai. Azken hau ikasleak Unibertsitatean dauden artean birtualki irakasteko, ikasteko eta lankidetzan aritzeko behar duzun plataforma bat da, beste prestazio batzuen artean, matrikulatuta dauden irakasgai guztietan sartzeko aukera ematen diena.

Harrera eguna batez beste bi ordukoa izan da eta Liburutegira egin den bisita gidatu batekin bukatu da.

Informaziorako erakustokiak

Harrera egun hau osatzeko, Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak eta Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarakoak aurreikusi dute informaziorako erakustokiak jartzea irailaren 8, 9, 15 eta 16an, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, Iruñeko campuseko Ikasgelategiaren beheko solairuan. Haietan, Unibertsitateko langileek interesa daukaten ikasle guztiei informazioa emango diete erakundeak haientzat  kultura, kirolak, gizarte-ekintza eta kanpo-harremanak arloetan eskaintzen dituen zerbitzuei buruz.