Nafarroako Unibertsitate Publikoak 25 kultura-ikastaro eskainiko ditu 2015-2016 ikasturtean. Horietatik 18 Iruñeko Campusean egingo dira eta 7 Tuterako Campusean. Ikastaro horietan matrikula egiteko epea astelehenean, irailak 7, irekiko da unibertsitateko komunitatearentzat, eta irailaren 21etik aurrera unibertsitatetik kanpokoentzat. Matrikula Interneten bidez egingo da Kultura Jardueren Ataleko web helbidean: www.unavarra.es/cultura. Unibertsitatetik kanpokoek, ordea, bi campusetara joanda egingo dute.
Arte plastikoekin, musikarekin eta arte eszenikoekin, komunikazioarekin, irudi eta soinuarekin eta gastronomiarekin lotutako ikastaroak eskainiko dira. Iruñean egingo diren hiru ikastaro euskaraz emango dira.
Aurten lehenengo aldiz, Iruñeko Campusean, bi arte ikastaro eskainiko dira bi margolari nafar ezagunen eskutik: Alfonso Ascunce Izuriaga eta Fermín Alvira Palacios. Lehenengoak “Arte lantegia” emango du, eta bigarrenak “Arteterapia: hizkuntza artistikoa terapia gisa”. Halaber, lehenego aldiz eskainiko da “Visual Thinking”-eko ikastaro bat. Eta, euskaraz, “marka pertsonala”-ri buruzko bi lantegi, modalitate erdipresentzialean eta aurkezpenak egiteko trebakuntza trinkoko ikastaro presentzial bat emango dira (“Eszenategia zurea da: aurkezpenak egiteko trebakuntza trinkoa ”).
Halaber, beste urte batzuetan bezala emango dira argazkigintza digitaleko ikastaroak Carlos Cánovas Ciáurrizen eskutik: “Argazkigintza digitala (1. maila)” eta “Argazkigintza digitala (2. maila)”, “DJ: Musika jartzeko artean hastea” ikastaroa, DJ Garcynoise, eta “Jendaurrean hitz egitea”, “Irakurketa kluba”, “Sukaldaritza osasungarria” ikastaroak eta Antzerki Taldea.
Tuterako Campusari dagokionez, ikastaro hauek daude programatuta: “Rosetta harria”, “Sexualitatearen antropologia: sexualitateak eta kultura-aniztasuna”, “Ausar zaitez pentsatzen: ahozko hizkuntza, idatzia, matematikoa eta ikusizkoa”, “Bioetika. Dilema etikoak, osasuna eta gaixotasuna gaur egungo gizartean”, “Erdialdeko Ekialde Handia: ilusioa eta errealitatea”, “Nafarroako natura eta paisaiak” eta “Bai "gauza astuna" janaria prestatzea. Ardo eta garagardo dastaketa”.
Lankidetza beste erakunde batzuekin
Unibertsitateak elkarlanean dihardu kulturaren esparruan beste erakunde batzuekin, hala nola Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin (NOS). Horren erakusgarri da “Topaketak NOSekin”, izeneko ikastaroa. Marcos Andrés Vierge irakasleak ematen du, eta ikastaro horri esker orkestraren kontzertuen aurretik egiten diren saioetara joaten dira ikasleak, eta bertan kontzertuetan joko den musika azaltzen da, eta gero Baluarteko kontzertura. Programa horri esker Orkestrako abonodunek Unibertsitateko azalpen saioetara joateko aukera dute.
Inskripzioa doakoa da "Jendaurrean hitz egitea" eta "Irakurketa kluba" ikastaroetarako, bai eta Antzerki Talderako ere. Gainerako ikastaroen prezioak 61 eurotik 137 eurora bitartekoak dira, eta ordainduko den prezioa zehazteko kontuan hartuko da ikaslea unibertsitateko komunitateko kidea den eta prestakuntza jardueraren iraupena zein den.
Ikastaroak eta kultura-jarduerak egiteagatik kredituak emango zaizkie ikasleei, eta beren espedientean jasoko dira. Gehienez ere sei kreditu lortuko dira jarduera horiengatik Graduko ikasketa-plan osoan.