Joan eduki nagusira

zoom Nekazaritza Ekoizpena. Laborategia

Nekazaritza Ekoizpena. Laborategia

Nafarroako Unibertsitate Publikoak guztira 1.655.700 euro lortu ditu Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak egin duen azken deialdian I+G+b proiektuak finantzatzeko, Ikerketa Zientifiko, Teknologiko eta Berrikuntzakoaren Estatuaren  2013-2016 Planetik.  Guztira, NUPen 19 proiekturi eman zaie aldeko ebazpena deialdi horretan: horietako 10 gizartearen erronketara bideratutako I+G+b programan aurkeztu dira, 8 ezagutza sorrarazteko azpiprogramakoak dira, eta 1 bikaintasun sareetakoa da.

Jasotako kopuru ekonomikoari dagokionez, aipatu beharrekoa da agrobioteknologia, genetika eta mikrobiologia eta laborantzen babesarekin lotutako proiektu multzo bat, osotara gizartearen erronketara bideratutako programaren funtsen % 66 lortzen dutenak, hau da, 850.000 euro (horietatik 480.000 Laborantzen Babeserako Ikerketa Taldearentzat dira), eta FPI beken % 50 (3 beka). Zehazki, honako proiektu hauek dira (ikertzaile nagusia parentesi artean): (PNAG) Biofilmaren  exopolisakarido unibertsalaren berezitasunak deszifratuz eta haren potentzial bioteknologikoaren ebaluazioa (Íñigo Lasa Uzcudun); Transkriptomaren eta metilomaren arteko interakzioen azterketa Pleurotus ostreatus ziza jangarrien hazkuntza eta ekoizpeneko abiadura aldaketak azaltzeko (Lucía Ramírez Nasto); Ostalari espezifikotasunaren genomika eta bilakaera Pseudomonas savastanoi bakterioan: arrazak (Jesús Murillo Martínez); eta Efikazia handiagoko eta ostalari espektru handiagoko intsektizida biologikoak ekoizteko teknologia berritzaileak (Primitivo Caballero Murillo).

Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren arloan lau proiektu daude, guztira 320.700 euro jaso dituztenak: Pultsu ultralasterren prozesatze fotonikoa – 1 (María José Erro Beltrán), ezagutza sorrarazteko azpiprogramakoa; Metamaterialetan inspiratutako osagaiak sentsatu aurreraturako, terahertzioetatik optikoetara: sentsoreak terahertzioetan (José María Lopetegui Beregaña); Motor unitatearen egituraren estimazioa ekortze-elektromiografia, erregistroetatik abiatuta (scanning-EMG), eta dentsitate handiko azaleko elektromiografia (HD-sEMG) –Javier Navallas Irujo-; eta Nonahiko interakzioa, begiradan oinarrituta, gailu mugikorretarako (Arantzazu Villanueva Larrea). Azken hirurak erronken programakoak dira.

Natura zientzien esparruan 185.000 euro lortu dira  ezagutza sorrarazteko bi proiektutarako: Nitrogenoaren finkapenaren erregulazioan inplikatzen diren faktoreak lekadunetan, eta haien eragina produktibitatean baldintza optimoetan eta estres abiotikoei erantzutean (César Arrese-Igor Sánchez); eta  Aminoazidoen oxidazio bideak, nitrogeno espezie erreaktiboen jatorria diren aldetik, amonioarekin hazitako landareetan eta haren erlazioa landare erantzunaren seinaleztapenarekin (José Fernando Morán Juez).

Matematikarekin loturiko ikerketek 76.500 euro jaso dituzte, ezagutza sorrarazteko programan, hiru proiekturen bidez: Denborazko integratzaileak problema diferentzialetarako. Propietate kualitatiboak, metodo inplizitu-esplizituak eta aplikazioak (Inmaculada Higueras Sanz); Bilakaera problemak: ereduak, aplikazioak eta teknika asintotiko eta numeriko berriak bereizmenerako (José Luis López García); eta Sistema dinamiko hamiltondarrak: metodo eta aplikazioak zeruaren mekanikan (Jesús Palacián Subiela).

Beste sei proiektuk ere 40.000 eta 60.000 euro arteko laguntzak jaso dituzte erronken programaren barnean: 58.000 euro Gaixotasunen irudikapen kartografikoa eta haren aplikazioa minbiziaren heriotza datuen eta intzidentziaren espazio eta denbora-ereduak aztertzeko  izeneko proiekturako (Lola Ugarte Martínez); 50.000 euro  Energia nuklearraren hedapena Espainian, nazioarteko ikuspegitik: ekonomia, enpresa eta finantzak ca 1950-1985 izeneko proiekturako  (María del Mar Rubio Varas); eta 42.000 euro Elektrizitatea sortzeko sistemak hondar-berotik abiatuta: etxeetako eta industriako tximinietako kearen aprobetxamendurako aplikazioa izeneko proiekturako (David Astrain Ulibarrena).

Ezagutza sorrarazteko programan, 40.000 eurotik behera jaso dute proiektu hauek: Materialen oinarrizko konposizioaren analisi kuantitatiborako CSigma-LIBS metodoaren balidazio eta garapena (Carlos Aragón Garbizu), 36.000 euro dituela; eta Gizarteratzeko politikak autonomia erkidegoetan. Kokapena europar testuinguruan eta egoera berriei erantzuna (Miguel Laparra Navarro), 25.000 euro dituela.

Azkenik, 11.700 euro lortu ditu, bikaintasun sareetako programan, Logika lausoa eta soft computing izeneko proiektuak (Humberto Bustince Sola).