Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak uztailaren 20an, astelehenean irekiko du matrikula-aldia uztailaren 3an argitaratutako zerrendetan onartuak izan ziren 2015-2016 ikasturteko Graduko titulazioetako ikasle berrientzat. Prozesu hori Interneten bidez egingo da, Unibertsitatearen webgunearen bidez (www.unavarra.es), eta uztailaren 22ra arte egongo da irekita, eta egun horretan 9:00ak arte.

Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko eta Osasun Zientzien Fakultateko graduetan onartutako ikasleek uztailaren 20ko 9:00etatik uztailaren 21eko 9:00etara arte egingo dute matrikula era jarraituan. Bestalde, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean eta Zientzia Juridikoen Fakultatean onartuak izan direnek uztailaren 21eko 9:00etatik uztailaren 22ko 9:00etara arte egingo dute matrikula, eta horiek ere era jarraituan. Egutegi osoa unibertsitatearen web-ean dago ikusgai.

Interneteko sarbiderik ez duenak, automatrikula Iruñeko Arrosadiko campusean egin dezake, Ikasgelategiko 017. ikasgelan, beheko solairuan, aurretik aipatu egunetan, 9:00etatik 14:00etara. Tuterako Campusean ere ikasgela bat egongo da bertan automatrikula egiteko.

Automatrikula egiterakoan sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, ikasleek mezu elektroniko bat bidal dezakete helbide honetara: grado@unavarra.es. Bestela, Ikasleentzako Argibide Bulegora dei dezakete (948 169096).

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 0 ikastaroak eskaintzen ditu abuztuan. Hurrengo ikasturtean Gradu ikasketa hasiko dituzten ikasleei zuzenduak daude, eta beren titulazioetako gaietarako sarrera  moduko bat dira, eta beren Batxilergoko edo LHko ikasketak eguneratu, osatu eta sendotzen dituzte, bai eta unibertsitatean hasiko duten ibilbide berrirako oinarri metodologikoak jaso ere.

Seihilekoko edo urteko matrikula

Aurreko ikasturtean bezala, matrikula seihilekoa edo urtekoa izango da titulazioaren arabera. Zehatz esateko, matrikula urtekoa izango da gradu hauetan: Haur Hezkuntzako irakaslea, Lehen Hezkuntzako Irakaslea, Gizarte Lana, Soziologia Aplikatua, Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza (Tuterako campusa), Erizaintza, Fisioterapia (Tutera), Zuzenbidea, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren eta Zuzenbidearen Gradu bikoitza. 

Bestalde, seihilekoko matrikula titulazio hauetan egingo da: Ekonomia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Informatikako Ingeniaritza, Industria Teknologietako Ingeniaritza, Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Ingeniaritza Mekanikoa.

Unibertsitatearen ikasketa planen seihilekoko egitura 2008an ezarri zen gradu titulazio guztietan. Sistema hori osatzeko onartu ziren seihileko osagarriak izenaz ezagutzen direnak. Hala, aldi berean eskaintzen dira gradu bakoitzeko lehen lau seihilekoetako irakasgaiak, bai udazkeneko seihilekoan, bai udaberriko seihilekoan. Lehen lau seihilekoen bikoizketa honek bidea eman du irakasgai bat gainditzen ez duten ikasleek hurrengo seihilekoan egin dezaten, berriz hasten diren irakaskuntzarekin bateragarria den ordutegi batean.

Seihilekoko matrikularen sistemak eta seihileko osagarrien sistemaren bidez lortu nahi dena da ikasleen denbora-aurrerapena erraztea ikasketa planeko lehen aldian, titulazioaren iraupenaren batez besteko denbora Unibertsitateak aurreikusten dituen adierazleekin bat etorrarazteko helburuarekin. Errendimendu akademikoaren eta ikasleen aurrerapenaren analisi baten ondoren, atera den ondorioa izan da zenbait gradutan, lehen lau seihilekoko eskaintzaren aldiberekotasun hori ez dela hain beharrezkoa, eta erabaki da berriz ez eskaintzea, Unibertsitatearen baliabideak arrazoiz erabiltze aldera.

Halaber, NUPen ikasketak egiten ari diren ikasleek irailaren 1etik 7ra egingo dute matrikula, uztail bukaeran posta elektronikoaren bidez jasoko duten aldez aurretiko hitzordu baten bidez.