Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak udako ikastaro bat antolatu dute biharko. Ikastaroak Pablo Sarasateren bizitza eta musikaren hainbat alderdi aztertzen ditu.

Marcos Andrés Vierge NUPeko Musika arloko irakasleak zuzentzen du ikastaroa, eta Sarasate Live programari ikuspegi zientifiko bat eman nahi dio. Aste honetan ari dira egiten programa hori Iruñean. Ikastaroa Baluarteko Ganbera Aretoan egingo da, eta sarrera doakoa da.

Programak Pablo Sarasateren eta bere musikaren hainbat alderdi aztertzen ditu: lehenik eta behin, interprete gisa izan zuen ibilbidea Europako biolin erromantikoaren testuinguruan. Horretaz gainera, musikagileak biolin errepertorioaren konpositore eta inspirazio-iturri gisa bere garaian  izan zuen garrantziari buruz hitz egingo dute. Bere obra eta errepertorio ezezagunenaren edizio kritikoari buruzko ekarpenak ere egingo dira. Azkenik, hizlariek ikuspegi soziologiko batetik aztertutako ikuspegia emango dute, eta Sarasateren musikak egun kontzertu aretoetan duen presentziari buruz eztabaidatuko da.

Hizlarien izaera zientifikoa gorabehera, oro har musikarekiko zaletasuna dutenei zuzendutako dibulgaziozko hitzaldiak egin nahi dira bi hitzaldiren, musikaz lagundutako biltzar baten eta mahai-inguru baten bidez.

Lehen hitzaldia "Sarasate, Europako biolina" 11:00etan hasiko da, eta Nagore Ferrer-ek emango du. Musikologoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasle titularra eta Musika Zientzien Institutu Konplutentseak Sarasateri buruz argitaratutako azken azterketaren egilea da. Ordu bat beranduago Ramón Sobrino Sánchezek (Oviedoko Unibertsitateko katedraduna), eta Ara Malikian-ek, musikagilearen obraren edizio kritikoaren egileek honi buruz hitz egingo dute: "Sarasate, konpositore ezezaguna: bere obraren edizio kritikoa".

Arratsaldez, 16:00etan, Ramón Andrések honi buruz hitz egingo du: "Biolina: banakotasunaren ahotsa". Ikastaroari amaiera emango dio 17:00etan gai honi buruzko mahai-inguru batek: "Sarasateren egungo presentzia kontzertu-aretoan". Mahai-inguruan honako hauek parte hartuko dute: Marcos Andrés (moderatzailea), Ara Malikian, María Nagore, Ramón Sobrino, eta Juan Ángel Vela del Campo.

Programa osoa esteka honetan dago kontsultatzeko: http://www.unavarra.es/digitalAssets/203/203185_100000programa_sarasate.pdf