Jakako Unibertsitateko Egoitzak (Huesca) hartuko ditu, datozen ostegunean, uztailaren 2an, eta ostiralean, 3an, "Campus Iberus" Nazioarteko Bikaintasun Campusaren II. Doktoretza Jardunaldiak, zeinetan 4 unibertsitateetako hainbat doktoretza ikaslek parte hartzen baitute.
Bilera honen helburua, beren ikerketa arloa dena dela, Campus Iberuseko doktoregaien arteko harremanak sustatzeaz gain, hainbat kontu garrantzizkoren azterketa egitea da: zeharkako prestakuntza, lortu nahi diren helburuei egokitutako CV bat prestatzea, gizarte sare profesionalen papera edo jabetza intelektualaren eskubideak ikerketan.
Jardunaldietan, egun bat eta erdiko lanaren ondoren, ponentziak, panelak eta parte-hartzeko saioak izango dira. Halaber, zenbait saiotan doktoregaiek beren tesi-lanak aurkeztuko dituzte. Bereziki garrantzizkoa da bai edukiek, baita aurkezpenen moduak ere, bidea eman dezaten beste hainbat diziplinetako ikertzaileek ulertzeko
Parte hartzen ahal dute Campus Iberuseko edozein unibertsitatetan matrikulatuta dauden doktoregaiek, lehentasunez gutxienez bi urteko esperientzia daukatenak.
Jardunaldi hauen II. edizioa egiteak agerian uzten du Campus Iberusek apustu handia egiten duela Ebro Ibarreko inguruko ikerketa-bikaintasuna bultzatzeko; izan ere, lau unibertsitateetako ikertzaileen arteko interakzioa eta lankidetza sustatzen denean, lau unibertsitate horien ikerkerta-ingurua sustatu nahi da, doktoregaiak baitira etorkizuneko ikertzaileak.