Joan eduki nagusira

2014-2015 ikasturtean titulua erdietsiko duten ikasleei zuzendutako nazioarteko praktiken  Erasmus+ programan, Europar Batasuneko enpresa eta instituzioetan nazioarteko praktikak egiteko, izena emateko epea ireki du Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 31n amaituko da.  Inskripzioa “on line” egingo da, programa kudeatzeaz arduratzen den Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren atariaren bidez.

Erasmus + Europar Batasunaren hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolari buruzko programa da, 2014-2020 eperako, eta goi mailako hezkuntza ikasleentzako mugikortasun-jarduerak ere baditu, praktikak egin ditzaten enpresetan. Horrekin lortu nahi dena da tituludunak hobeki egoki dakizkion lan merkatuari, gaitasun espezifikoak hartu eta herrialdearen inguru ekonomiko eta soziala hobeki uler ditzaten, eta aldi berean lan-esperientzia har dezaten.

Erasmus + Programaren prestakuntza praktikek gutxienez bi hilabete eta gehienez sei hilabete irauten dute, eta 2016ko irailaren 30ean amaituko dira, beranduenez.

Ikasturte honetan gradu edo master ofizial edo doktoretza ikasketak amaitzen dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek hautaprobetan parte hartzen ahalko dute.

Egresatuak aukeratzeko, aplikatuko den irizpidea izango da zer titulazio egin duten, eta horretan kontuan hartuko da espediente akademikoa eta hizkuntzen ezagutza. Horretaz gain, ikasleak hartuko dituen erakundeak aldez aurretik eskatzen dituen baldintzak ere hartuko dira aintzat.

Deialdia Campus Iberusentzat ere bada

Deialdia Campus Ibersuen lau unibertsitateetako ikasleei ere zuzentzen zaie. Campus Iberus partzuergo bat da, zeinean baitaude bai Nafarroako Unibertsitate Publikoa, baita Zaragozako, Errioxako eta Lleidako unibertsitateak ere. Honek esan nahi du nafar unibertsitateak eskaintzen dituen praktiketan parte hartzeko eskaerak tramitatuko direla, baita ere, Campus Iberusen. Alabaina, unibertsitate partzuergoaren kasuan, eskaerak aurkezteko epea datorren uztailaren 24n amaituko da.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda datorren irailaren 15a baino lehen zabalduko da Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren web-orrialdearen bidez.