Joan eduki nagusira

zoom Udako Ikastaroen kartela

Udako Ikastaroen kartela

Nafarroako Unibertsitate Publikoak guztira 35 udako ikastaro eskainiko ditu aurten. Ikastaroek hainbat gai izango dituzte aztergai. Horien artean daude zientzia (medikuntza eta osasuna, matematika, ekosistemen simulazioa, radioastronomia, robotika), kultura (musika, antzerkia, ondarea eta historia), politika, zuzenbidea, soziolinguistika, desgaitasuna, nerabezaroa, merkataritza, garapenerako lankidetza, hezkuntza, nekazaritza ekologikoa eta babesletzarekin lotuta dauden gaiak.

Programazioa ekainaren 22an, astelehenean, hasiko da "Krisi ekonomikotik krisi politikora: trantsizioa, konstituzioa eta demokrazia M15 eta gero" ikastaroarekin. Berriozarko Musika Eskolako Entzunaretoan egingo da ostegunera arte, hilak 25, Jorge Urdanoz irakaslearen zuzendaritzapean. Gainerako ikastaroak ekainetik irailera bitartean egingo dira.

Ikastaro hauetako batzuk Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan antolatu dira, eta beste batzuetan parte hartu eta diruz lagundu dute hamar bat udal eta toki erakundek. Esaterako Iruñea, Berriozar, Altsasu, Lizarra, Zangoza, Tafalla, Zizur Nagusia, Sakanako Mankomunitatea,  Baztango Udala eta Lesakako Udala. Halaber, aurten Unibertsitateari lagunduko diote Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Caixak eta Alexion Pharma Spainek.

Matrikula irekita dago

Programatutako ikastaroen ia erdiak doan dira, eta gainerako ikastaroetako matrikularen zenbatekoa 10 eurotik 250 eurora bitartekoa da. Matrikula irekita dago eta Interneten bidez egiteko aukera dago. Horretarako ikastaroen web orrialdean erregistratu eta inskripzio-inprimakia bete behar da. Ikastaro batzuek matrikulatzeko baldintza bereziak dituzte. Beraz, ikastaro bakoitzaren programa espezifikoa irakurtzea aholkatzen da. Doako ikastaroetan parte hartzeko inskripzioa egin behar da.

Ekainean hiru ikastaro daude programatuta: lehen aipatu den Jorge Urdanozena eta beste bi hauek: Gaixotasun arraroei eta botika umezurtzei buruzko ikerketaren erronkak eta itxaropenak (ekainaren 24tik 26ra) eta Sanferminetako Zuzenbidea (ekainaren 30etik uztailaren 2ra). Biak Iruñean egingo dira.

Uztailean bost ikastaro egingo dira: Pablo Sarasateren ondarea (uztailaren 3an, Baluarten), ItEs2015- 9th Italian-Spanish conference on General Topology and Applications. Summer School (uztailaren 15etik 18ra, Kondestablearen jauregian, Iruñean), Aktoreentzako eskola magistrala. Ikusi edo ez. Bidaia Cervantesen gauza zoragarrietatik zehar (uztailaren 17tik 18ra, Erriberrin), Geologia, arrisku naturalei aurrea hartzeko tresna den aldetik (uztailaren 22tik 24ra, Zangozan), Bidaia bat landareen munduaren gaurko egoeratik: elikadura, osasuna eta hezkuntza (uztailaren 23tik 24ra, Kondestablearen jauregian, Iruñean), Eszenako sormen dramatikoko lantegia: aktore-narratzailearen teknika (uztailaren 27tik abuztuaren 2ra, Erriberrin), Arreta osoa: arrazoizkoa eta sortzailea hezkuntza eta osasunaren alorretan (uztailaren 28tik 30era, Sarion, NUPen).

Abuztuan, bestalde, ikastaro hauek antolatu dituzte: Hezkuntza Robotikari eta SCRATCH/BYOB Programazioari buruzko campusa (abuztuaren 17tik 24ra eta abuztuaren 24tik 28ra, Sarion, NUPen, eta Iruñeko Planetarioan), Proteinak, geneak eta datuak (abuztuaren 25tik 27ra, Osasun Zientzien Fakultatean), Ondarea eta hiria (abuztuaren 26ik 28ra, Lizarran), Monitoreen prestakuntza, desgaitasuna dutenentzako uretako terapietan: Lesaka (abuztuaren 31tik irailaren 4ra), eta Bizkarrari buruzko eskola (abuztuaren 31tik irailaren 4ra, NUPen).

Programazioa irailean amaituko da ikastaro hauekin: Musikoterapia (irailaren 1etik 9ra), Desgaitasuna dutenekin uretan jarduteko prestakuntza: Berriozar (irailaren 1etik 9ra), Antzinako musikaren Lizarrako 46. astea (irailaren 2tik 10era), Tokiko elikadura sistema eta nekazaritza ekologikoa (irailaren 3tik 4ra, Elizondon),  Mendebaldeko Pirinioetako gaurko eta biharko tokiak: paisaia landarediaren bidez ikertzea (irailaren 7tik 8ra, Kondestablearen jauregian, Iruñean), Heziketarako xakea (irailaren 7tik 9ra, Iruñean), Hondakinen kudeaketa (irailaren 8tik 9ra, Altsasun), Aniztasuna eta bizikidetza: komunitatearen parte hartze eta esku hartzea (irailaren 8tik 9ra, Sarion- NUPen), Bereziki sentiberak diren langileen egokitzapena eta birkokapena (irailaren 9tik 10era, NUPen), Ekosistemak simulatzea kudeaketa hobetzeko, itsasoa edo mendia sartzen ahal dugu ordenagailu batean? (irailaren 9tik 11ra, NUPen), Nerabezaroa: potentzialtasunen garapena eta arriskuei aurrea hartzea (irailaren 9tik 11ra, Tafallan), Haur elebidunen (euskara/gaztelania) hizkuntza arazoak atzematea, balioestea eta haietan esku hartzea (irailaren 12an, Lesakan), Marketin estrategiak tokiko garapenerako, Lizarrako kasua (irailaren 14tik 17ra, Lizarran), Organoari buruzko hitzaldiak (irailaren 15tik 19ra), Ezkontza, filiazioa eta erregistro zibila: hiritarrari eragiten dioten lege-erreforma berehalakoak (irailaren 16tik18ra, NUPen), Babesle baten bila. Nire proiektua finantzatzen (irailaren 16tik 17ra, Iruñean), Minusbaliotasun intelektuala daukaten gazteen eta helduen arrisku-jokabideak (irailaren 17tik 18ra, NUPen), Garapenerako helburu berriak: 2015 ondorengo agenda eta garapenerako nazioarteko lankidetzaren marko berria (irailaren 17tik 18ra, NUPen), Zangoza, herri on izatetik hiri izatera (irailaren 23tik 25era, Zangozan), eta Erradioastronomiarako sarrera (data berretsi gabe dago).