Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegiak bere apalategi batzuk seinalatu ditu QR gai-kodeekin, erabiltzaileak baliabide elektronikozko bilduma bibliografikoetara eramaten dituztenak. Informazio eta erreferentzia sistema hau, momentuz, Arrosadiko Liburutegiko areto batzuetan eta Osasun Zientzien Fakultateko liburutegian jarri dira.
Zehatz esateko, Arrosadiko campuseko liburutegian ikerketara eskainitako hiru aretoak seinaleztatu dira, Zientzia eta Teknologiari, Giza eta Gizarte Zientziei buruzko bildumak gordetzen dituztenak. Bilduma inprimatuaren ohiko seinalez gain, kasu bakoitzean jarri da dagokion QR kodea, zeinak, irakurgailu mugikor edo tabletazko baten bidez, bilduma horretara bideratzen baitu, baina formatu digitalean, eta eskaintzen baititu gai bakoitzari buruz eskuragarri dauden liburu elektronikoen zerrendak. Izan ere, iturri hauek, zenbait diziplinetan, paperezkoak baino ugariagoak dira.
Liburutegiaren asmoa da neurri hau zabaltzea ikasleei zuzentzen zaizkien bildumetara, irakasgaietan gomendatzen den bibliografiakoak diren liburu elektronikoetarako sarrera errazteko.
Baliabide elektronikoen ataritik eta liburutegiaren katalogotik bertatik eskuratzen ahal dira, testua osorik ikusteko moduan, formatu digitaleko liburu-bildumak eta entziklopediak.
Eskuratzeko moduko lizentziak eta plataformak
Liburutegiak erosi dituen liburu elektronikoek hainbat erabilera-lizentzia daukate, hornitzailearen arabera. Arau orokorra da zenbait kapitulu eta orri jaistea, modu arrazoizkoan, baimenduta dagoela, eta edukiak erreproduzitzen ahal direla ikasi, irakatsi edo ikertzeko. Aldiz, edukien kopia, inpresioa eta erreprodukzio masiboa galarazita daude, baita unibertsitatekoak ez diren pertsonei edukiak zabaltzea, edota modu komertzialean erabiltzea ere.
Unibertsitateko liburutegiak liburu elektronikoen plataforma hauetako liburuak kontsultatzeko aukera ematen du: ACM Classic Books Series (informatikan espezializatua), Agencia Estatal Boletín Oficial del Estado, DOAB (Directory of Open Access Books), E-libro zientzia eta teknikari buruzko liburuen plataforma (gaztelaniaz) / Ebrary (inglés), Elsevier - Science Direct (Zientzia Fisikoak eta Ingeniaritza, Bizitzaren Zientziak, Osasun Zientziak eta Giza eta Gizarte Zientziak), Emerald (Gizarte Zientziak), InTechOpen (Zientzia, Teknologia eta Medikuntza), MyiLibrary (Nekazaritza, Teknologia eta Gizarte Zientziak), OECD iLibrary (OCDEren platafoma), Wiley Online Library, Digitalia Hispánica, Médica Panamerica eta SpringerLink (Giza Zientziak, Gizarte Zientziak, Zientzia eta Teknologia).