Matrikula egin duten ikasleen % 95,41 gainditu dituzte Unibertsitatean Sartzeko Probak 2014-15 ikasturtearen lehen deialdian. Ehuneko hau joan den urtean izan zena baino pixka bat txikiagoa da, orduan matrikulatutakoen % 96,09k gainditu baitzuen. Hautaproba hauen aldi orokorrean aurkeztu ziren 2.656 ikasleetatik, 2.534k gainditu dituzte (% 95,41), eta gainerako 122k (% 4,59) ez dituzte gainditu.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak egin zuen hautaproben deialdia, Nafarroako unibertsitate barrutiko ikasleak bere mendekoak baitira, eta joan den astean egin ziren Unibertsitateko Ikasgelategian, Sario eraikinean eta Unibertsitateak Tuteran daukan campusean.
Eredu linguistikoaren arabera, bere ikasketak G eta A ereduetan (gastelaniaz) egin zituzten matrikulatutako 1.947 ikasleetatik, 1.936 aurkeztu ziren eta 1.825ek, gainditu dute, beraz % 94,27 (joan den urtean gainditu zutenen ehunekoa % 95,04 izan zen). Bestalde, euskarazko irakaskuntza eredutik (D eredua) aurkeztu ziren 720 ikasleetatik (2 ez ziren aurkeztu) 709k gainditu dute, % 98,47 (2014an ehuneko 98,19 izan zen).
Hasierako notaren bigarren zuzenketa edo berrikuspena egin nahi duten ikasleek epea zabalik dute ekainaren 11tik 15era. Eskaera horiek Unibertsitatearen erregistroetan egin behar dira Iruñean eta Tuteran, epaimahaiko buruari zuzenduta. Unibertsitatean Sartzeko Proben bigarren deialdiko azterketak ekainaren 24, 25 eta 26an egingo dira.
Nota kontsultatzea webgunean eta gailu mugikorren bidez
Deialdi honetako emaitzak 13:00etatik aurrera argitaratu dira Unibertsitatearen (www.unavarra.es) webgunean eta UPNA PAU telefono mugikorretarako aplikazioan. Azterketa hauen emaitzak jaso dituzte ikastegiek ere bai.
“UPNA PAU” izeneko telefono mugikorretarako aplikazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoak garatu du SIGMA Gestión Universitaria enpresarekin batera, eta gainera, aukera ematen du ikusteko ikasketa espedientearen batezbesteko azken nota eta fase orokorreko eta espezifikoko irakasgaietako notak.