Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioak ekain honetan zehar hainbat lantegi antolatu ditu ekintzailetzari eta lanbide orientazioari buruz, ikasleak eta unibertsitateko tituludunak errazago laneratzeko eta haien enplegagarritasuna hobetzeko xedez.

Ekimena Unibertsitate-Gizarte Fundazioak ikasturte osoan zehar Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan garatzen duen Lanerako Orientabide Programaren parte da. Informazioa, orientazioa, prestakuntza osagarria eta motibazioa lantzen duten jarduerak egiten dira, eta prestakuntzarako eta lan-munduan sartzeko ibilbideak ere ezarri dira, norberaren jarraibide pertsonalizatua eta bitartekaritza ekintzak ere eginez, lan-munduan sartzea errazagoa izan dadin. 

Lehen lantegia bihar, ekainaren 9an, asteartean, hasiko da, eta helburua da espiritu ekintzailea eta sormena sustatzea, ostegunera arte egingo diren hiru saiotan.  Aztertuko diren gaien artean daude ekintzailetza motak, negozio zoko berriak; ekintzaileen trebetasun gakoak eskuratzea eta eta nola sortzen eta garatzen den negozio plan bat. Saioetan ekintzaileen egiazko testigantzak eskainiko dira, eta horietan azalduko dute zergatik erabaki zuten beren negozioa jartzea eta nola lortu duten. Saioetako ordutegia 09:30etik 13:30era da, eta Sario eraikinean dauden Fundazioaren geletan egingo dira.

Enpleguaren bilaketa eta gaitasunen orientabidea

Lanerako Orientabide Programaren barnean Fundazioak hilabete honetarako programatu duen bigarren ekintza enpleguaren bilaketara bideratua dago eta, era berean, hiru saiotan egituratuko da, goizeko 9:00etatik 14:00etara, ekainaren 16, 17 eta 18an.

Lantegi honetan landuko dira esaterako, enplegua bilatzeko tresnak eta baliabideak, lan-merkatua, langileak aukeratzeko probak, egiten diren proba motak: psikologikoak, ezagutza teknikoei buruzkoak, egoera probak eta hautaketarako elkarrizketak.

Azkenik, ekainaren 23tik 25era, eta era berean hiru saiotan, lantegi bat egingo da lanerako gaitasunen orientabideen ibilbideei buruz, Giza Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomiaren arloko titulazioetako ikasleei zuzendua.

Xedea da titulazio horien enplegagarritasuna hobetzea, gaur egun lan gehien sortzen duten lan merkatuaren arlo eta sektoreak ezagutzearen bidez, autoebaluazio testak, AMIA analisiak, lanbide proiektuaren prestaketa, lana bilatzeko baliabideak eta tresnak, eta abar.

Gainera, banakako tutoretza egingo da azkenik, lana bilatzeko prozesuari dagokionez, parte hartzen duen ikaslea, bere prestakuntza, interesak eta motibazioak ezagutzeko xedez. Halaber, parte hartzaile bakoitzari egokitutako enplegu bilaketarako eta gaitasunak garatzeko plan bat egingo da.

Hiru lantegiak doakoak dira, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduta daude, eta inskripzioa modu hauetako edozeinetan egiteko aukera dago: Fundazioaren Enplegu Zerbitzura bertara joanda (Sario eraikina, 0 modulua, lehen solairua); posta elektronikoa igorrita fundacion.orientacion@unavarra.es helbidera; edo 948169812 telefono zenbakira deituta.