Joan eduki nagusira

zoom Bi ikasle sumo txiki egiten duten robotak probatzean

Bi ikasle sumo txiki egiten duten robotak probatzean

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko bi titulaziotako 40 ikasle baino gehiagok parte hartu dute aste honetan sumo txiki egiten duten robotak diseinatzeko lehiaketa batean. Ikasleek taldeka diseinatu behar zituzten robot horien txartel elektronikoak, eta proiektu horiek bi irakasgaitako praktikak gainditzeko aukera eman diete. Zehazki, "Txartel Elektronikoen Diseinua", Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren Graduko hirugarren ikasmailan ematen dena, eta "Ekipo Elektronikoen Fabrikazioa eta Saiakera" Industria Teknologietako Ingeniaritzaren Graduko laugarren ikasmailan ematen dena dira irakasgaiak. Talde irabazleek Raspberri Pi miniordenagailu bat jaso zuten saritzat, RS enpresak emandakoa, lehiaketaren babeslea baita.

zoom Lehiaketa irabazi duten hiru taldeek

Lehiaketa irabazi duten hiru taldeek

Lehiaketaren irabazleak hauek izan dira:  Iñigo Muru Torres, Alejandro
García Osés eta Janire Martínez López. Bigarren tokian hauek geratu dira: Iñigo Monge Zaratiegui, Javier Echeveste Zayas eta Fátima Smail. Hirugarren tokian, aldiz, hauek: Martín Ocáriz Llopis, Unai Almandoz Alzugarai, Iker Gonzalez Alzugaray eta Pedro Hualde Eciolaza.

Esperientzia hau joan den urtean hasi zen egiten, eta parte hartu duten irakasleak hauek izan dira: Jesús María Corres Sanz, Santiago Tainta Ausejo eta Carlos Ruiz Zamarreño. Horiekin Ignacio Castro egon zen, bera baita RS enpresaren Nafarroako ordezkaria.

zoom Irakasleekin lehiaketan parte hartu duten ikasleak

Irakasleekin lehiaketan parte hartu duten ikasleak

Ikasle hauek egin behar zuten lana zen sumo txiki egiteko gai den robot baten txartel elektronikoa diseinatzea. Robot hauek sumo-borroka itxuratzen dute. Sumoa jatorri japoniarra daukan borroka libre mota bat da, zeinean borrokalariek aurre egiten baitiote elkarri zirkulu baten barruan, batek bestea egozten duen arte markatuta dagoen eremutik. Lehiaketa honetan parte hartu duten hamaika taldeek robot autonomo bana diseinatu behar izan dute. Robotak, gehienez, 500 gramoko pisua eduki behar zuen, eta 10 bide 10 zentimetroko tamaina. Epaimahaiak roboten diseinua, osagarriak edo bateria-kontsumoa balioetsi zituen, besteak beste.

Robotek gainditu behar izan zuten lehen proba halako borroka "berezi" bat izan zen, zeinean zur puska baten aurka egin behar baitzuten borroka, joko-eremutik hiru aldiz kanporatu arte. Bederatzi taldek lortu zuten hau, eta gero talde hauek lehiaketa aldira pasatu ziren. Parte-hartzaile guztiek diploma ziurtagiri bana jaso dute. NUPen NireIkasgelategia plataforma birtualean proiektuak aurkeztu ziren saioko bideoak eta argazkiak daude ikusgai.

Jardunaldia osatzeko, mintegi bat izan zen, zeinean RS enpresako teknikari batzuek 3D inprimagailu batek funtsean nola funtzionatzen duen adierazi baitzuten. Halaber, titulua NUPen eskuratu zuen David Lacastak, GM Vendig Nafarroako enpresaren zuzendaria denak, Raspberri Pi ordebagailuekin izandako esperientzia azaldu zuen.