Eduardo Anguiano NUPeko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikotik (NIGMET) ateratako tituludunari eman dio Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ingeniarien Elkargoak Francisco de los Ríos saria karrera amaierako proiektu onenari. Eduardo Anguianok fruta eta barazki zentral bat diseinatu zuen Calahorran (Errioxan). Saria emateko ekitaldia Zaragozan egin zen duela gutxi, eta bertan izan zen Alberto Enrique NIGMETeko zuzendaria.
Eraikinak, biltegiratze zentrala abian jartzeko beharrezkoak diren eraikinak, ekipoak eta instalazioak deskribatzen ditu saritutako lanak. Zentrala Calahorrako Tejerías industrialdean dago, frutagintzan eta fruta salmentan tradizio handia duen leku batean. Nekazari talde batek bere produktuak biltegiratze eta merkaturatze lanak egiten dituen kanpoko agente batengana jo behar izan gabe biltegiratzeko eta kontserbatzeko duen beharrak sorrarazi zuen proiektua, eta hotzean biltegiratzeko konponbideak proposatzen ditu. Hotzean biltegiratzeak merkatua arautzea ahalbidetzen du bai sagarretarako, Golden eta Royal Gala aldaerak, eta Rincon de Soto jatorri-deitura daukaten Conferencia udaretarako. Proiektua sustatzen duten nekazariak jatorri-deitura horretan daukate izena emanda.
Zentralak 1.600 tonatarako gaitasuna dauka, 1.000 tona udara, 300 tona Golden sagar eta 300 tona Royal Gala sagar, eta bai hozte baldintzetan eta bai atmosfera kontrolatuko baldintzetan egindako biltegiratze baterako.
Eduardo Anguianok, saritutako proiektuaren egileak, Errioxako Unibertsitatean hasi zituen Nekazaritza Teknikoko ikasketak eta gero Goi Mailako Ingeniaritzako ikasketekin jarraitu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Egun produkzio-arduraduna da Amando Loza Alonson. Haragi-industria hori Baños del Río Tobía Errioxako herrian dago, nekazaritzako elikagaien ekoizpenean tradizio handia duen leku batean, bere jaioterritik, Logroñotik, oso gertu.
Elkargoak karrera-amaierako lan onenari emandako saria Francisco de los Ríosen (1913-1995) oroitzapenetan sortu zen. Elkargokide horrek ibilbide luze eta oparoa izan zuen, eta lan asko egin zuen Bardeetako eta Monegroetako eremu ureztagarri handiak garatzeko. Ebroko Ubide Handiaren proiektua egin zuen, eta Ebro ibarreko baliabide hidraulikoen ustiapen osoaren sustatzaile saiatuena izan zen. 1978an “El Batallador” saria eman zioten, eta 1981ean hiriaren urrezko domina eman zion Zaragozako Udalak.