Joan eduki nagusira

zoom NIGMEteko ekintzailetza taldeko ikasleak

NIGMEteko ekintzailetza taldeko ikasleak

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIGMET) hizkuntzetan maila altua duten hamabost ikaslek osatutako lan talde bat sortu du, sormena, berrikuntza eta ekintzailetza bezalako gaitasunak garatzeko. Ekimena Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroarekin (CEIN) batera garatzen ari da. Hau Nafarroako Gobernuaren Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enpleguaren Departamentuaren mendeko enpresa publiko bat da.

Lehen ekimenen artean, bat izan da ikasle talde honek CEINek antolatu duen Agrofuture and Ventures jardunaldian parte hartzea, nekazaritza eta elikagaien sektorearen joerak zein diren ikusteko, hori enpresa-proiektu berriak egiteko inspirazio iturria izan daitekeelakoan. Jardunaldi horretan sektore horretako enpresari garrantzizkoek hartu zuten parte, eta bertan, NIGMETeko zuzendari Alberto Enriquek eman  zuen, ponentzia baten bidez, Nekazaritza Ingeniarien Eskolan egiten ari den hezkuntza-berrikuntzaren berri.

Hemen esaten diren erakundeetako ordezkariak egon ziren jardunaldian: Fundación MODERNA, Alfa & Omega Consulting, Bioeder Technologies, Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiria (CAT), Nekazaritza Elikagaien Teknologiaren Zentro Nazionala  (CNTA), Nekazaritza Elikagaien Klusterra, Cluster Functional Print; Envirohemp, NIGMET; Iden Biotechonology, Inbiolev, Agrobioteknologia INstitutua – Idab (CSIC – UPNA), Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegitura Institutua (INTIA), Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa (UPNA), Isanatur, Kunak, Proinec eta Technidrone.

Jardunaldian zehar, ekintzailetza taldeak dokumentu bat egin behar zuen, hizlari guztien ekarpenak aintzat hartu eta sektorearekin lotutako ideia eta proposamen berriak biltzeko. CEINek eta eskolak berak aztertu eta eztabaidatuko dute liburu hori aurrerago.

Taldeak asmoa du laster lantegi batzuk egiteko lehen mailako enpresari eta ekintzaileekin. Halaber, mintegiak egingo dituzte enpresa batzuetan. Alberto Enrique NIGMETeko zuzendariak adierazi du ilusio handia daukala ekimen honekin, "benetan uste dudalako nekazaritzako elikagaien sektoreko etorkizuneko zuzendaritza prestatzen ari garela, eta zenbat eta hobe prestatu, hainbat hobe izango da denontzat".