Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2015-2016 ikasturterako irakasleak kontratatzeko lehen lehiaketaren deialdia egin du. Deialdian 54 lanpostu daude, irakaskuntzarako ordezko irakasle, irakasle laguntzaile, kontratupeko bitarteko irakasle doktore eta irakasle elkartu izateko. Eskaerak aurkezteko epea astearte honetan ireki da eta heldu den maiatzaren 29an bukatuko da. Lehiaketara ateratzen diren lanpostuei buruzko informazioa, hau da, baldintzak, edo behar den dokumentazioa, NUPen web-orrialdean dago kontsultatzeko.

Lehiaketara ateratzen diren lanpostuen jakintza arloak hauek dira: Konputazioaren Zientziak eta Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Telematikoa, Gorputz eta Kirol Hezkuntza, Erizaintza, Fisioterapia, Nutrizioa eta Bromatologia, Zuzenbide Zibila, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa, Ingeles Filologia, Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa, Enpresen Antolaketa, Ingeniaritza Elektrikoa, Lengoaia eta Sistema Informatikoak, Matematika Aplikatua, Materialen Zientzia eta Ingeniaritza Metalurgikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Jariakinen Mekanika, Ingurune Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria, Aljebra, Ingeniaritzaren Adierazpen Grafikoa, Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza, Ingeniaritzako Proiektuak, Musika Adierazpenaren Didaktika, Elikagaien Teknologia, Gizarte Antropologia, Filosofia eta Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak.

Eskaerak Unibertsitateko Erregistroan aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoei buruzko Legeak ezarritako prozeduretako baten bidez. Eskabide- eta curriculum-ereduak Arrosadiko Campuseko Administrazio eta Kudeaketako eraikinean daude eskuragarri, baita NUPen web-orrialdean ere.