Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2015-16 ikasturtean emango dituen master, aditu, diplomadun edo espezialistaren 15 Titulu Berekien eskaintza aurkeztu du. NUPeko Gobernu Kontseiluak onetsitako eskaintzan lau titulazio berri daude: Aditua Nekazaritza Ekologian, Aditua Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan, Aditua Ariketa Fisikoan eta Osasunean eta Aditua Orkestra Errepertorioan. Unibertsitate - Gizarte Fundazioaren  bidez ematen diren hamar tituluetan izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta ekainaren erdi aldean zabalduko da gainerakoetan izena emateko epea. Edukiari, matrikulatzeko epeari edo titulu bakoitzeko eskolak hasten diren egunari buruzko informazio guztiak hemen daude ikusgai: NUPen web-orrialdea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren titulu berekien prestakuntza-eskaintzak bi helburu ditu: batetik, unibertsitateko tituludunen eta gazte profesionalen gaitasunak eta trebetasunak bultzatzea lan merkatuan sartzeko edo beren titulazioari egokitutako lanpostua edukitzeko; eta bestetik, enpresek eta administrazioek beren beharretara egokitutako pertsonal kualifikatua edukitzea.

Aipatu ditugun bi tituluez landa, honako hauek dira 2015-16 ikasturtean eskaintzen diren titulu berekiak: Masterra Nazioarteko Merkataritza Zuzendaritzan; Masterra Erizaintza Onkologikoko Zainketetan; Aditua Banku Zuzendaritzan eta Finantzetan; Aditua Logistikan eta Hornidura Katearen Kudeaketan; Aditua haur Garapenean eta Arreta Goiztiarrean; Diplomaduna Esku-hartze Sozialean Ijito Komunitatearekin; Aditua generoan; Aditua Immigrazioan eta Gizarte Esku-hartzean; Aditua Erlijio Katolikoan eta Kulturan; Aditua Esku-hartze Sozialean Familiekin, Haurrekin eta Nerabeekin; eta Aditua Gizarte Lanean Espezializatutako Ikerketan.

Ordainketa zatikatua eta deskontuak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak datorren ikasturtean emango dituen titulu berekietan izen-ematea online egiten da web-orrialdearen bidez. Unibertsitateak inskripzioko kostua zatituta ordaintzeko aukera ematen du, eta hainbat entitaterekin hitzarmenak ditu maileguak baldintza berezietan jasotzeko. Gainera, NUPetik atera diren tituludunek unibertsitate komunitateko kideek ordaintzen duten prezioa ordainduko dute, baldin eta A3U Ikasle Ohiak eta Adiskideak programaren bazkide egiten badira.