Nafarroako Unibertsitate Publikoan maiatzaren 13an, asteazken honetan, egingo da hurrengo errektorea hautatzeko bozketa. Bozka ematera deitutako 9.771 unibertsitateko kideen artean hauteskunde hauetan aurkeztutako bi hautagaietatik bat aukeratuko dute: Alfonso Carlosena, Seinalearen Teoria eta Komunikazioetako katedraduna, eta Jorge Nieto, Analisi Ekonomikoaren Oinarrietako katedraduna.
Hauteskunde eguna etenik gabe egingo da, 11:00etatik 18:00etara, salbu eta ikasleen arloko bi mahaietan. Horiek Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan eta Tuterako campusean eratuko dira, eta hauteskunde eguna etenik gabe egingo da, 12:00etatik 17:00etara. Mahaien kokagune zehatza unibertsitatearen arloetan banatuta NUPen web-orrialdean dago kontsultatzeko.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegian eta Estatutuetan ezarritakoaren arabera, unibertsitateko kideek aukeratzen dute errektorea, hautaketa zuzenaren eta sufragio unibertsal, libre eta isilaren bidez, NUPen aktibo dauden eta zerbitzu ematen aritzen diren katedradunen artetik. Hautesle bakoitzak hautagaitza bakar bati emango dio botoa. Boto haztatua izango da, unibertsitate komunitateko arloetan, Estatutuetan eta Hauteskunde Arautegian ezarritako ehunekoei jarraikiz.
Asteazken honetan botoa emateko eskubidea daukaten unibertsitate komunitateko 9.771 kideen artean, 1.048 irakasle eta ikertzaileak dira (396 funtzionario doktoreak eta 652 doktoreak ez diren funtzionarioak eta lotura iraunkorra ez daukaten irakasle eta ikertzaileak), 8.251 ikasleak, eta 472 administrazio eta zerbitzuetako langileak.