Joan eduki nagusira

zoom Pabilioiko irudi bat, Giza eta Gizarte Zientzietako Fakultatearen zeremonian

Pabilioiko irudi bat, Giza eta Gizarte Zientzietako Fakultatearen zeremonian

7.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute joan den asteburu honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko 970 ikasleren ikasketen amaierako ekitaldietan. Graduatu diren ikasleak Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatekoak (306), Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoak (270), Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatekoak (212), Zientzia Juridikoen Faklutatekoak (88), Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoak  (33) eta Esperientziaren Gelakoak (61) dira.

Lehenengo graduazioa joan den ostiralean, maiatzaren 8an, izan zen Nafarroako Unibertsitate-pabilioian, eta han Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleek ikasketa amaierako ekitaldia egin zuten. Guztira 1.500 pertsonak parte hartu zuten, eta 212 ikasle graduatu ziren. Promozioaren amabitxia izan zen Marta Huarte Rodríguez Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergapekoaren Informazio eta Laguntzako Zerbitzuko zuzendaria.

zoom TIIGMETeko ikasle bat diploma biltzen

TIIGMETeko ikasle bat diploma biltzen

Zientzia Juridikoen Fakultateko titulazioak aurten bukatzen dituzten 88 ikasleek graduazio ekitaldia egin zuten ostiralean, Fernando Remacha Aretoan, eta ia 800 lagun bildu ziren bertan. Amabitxiak izan ziren Inés Olaizola Nogales NUPeko Zuzenbide Penaleko katedraduna, eta Beatriz Rodríguez Sáenz de Galdeano Lanaren eta Gizarte-segurantzaren Zuzenbideko irakaslea.

Graduazio jendetsuena Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatekoa izan zen, 306 ikasle eta ia 2.100 ikusle bildu baitziren.  Ekitaldia larunbat honetan egin zen Unibertsitateko Kiroldegian eta aitabitxia Francisco Javier Gil Gimeno NUPeko Soziologiako irakaslea izan zen.

Benito Jiménez Cambra, Congelados de Navarra enpresaren sortzaile eta zuzendaria, izan zen Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko graduazioaren aitabitxia, eta Fernando Remacha Aretoan 200 bat lagun bildu ziren. Guztira, Nekazaritza Ingeniaritzako titulazioetako 35 ikaslek parte hartu zuten ekitaldian.

Jende gehien bildu zuen beste graduazioetako bat Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoa izan zen, 270 ikasle eta 1.900 pertsona bildu baitziren bertan. Ekitaldia Unibertsitateko Kiroldegian egin zen eta amabitxia Arantza Ezpeleta Accionako Nazioarteko Arloko zuzendaria izan zen.

Asteburu honetako azken graduazioan Giza eta Gizarte Zientzietako Diplomako ikasleak izan dira protagonista. Titulu bereki hau Esperientziaren Gelako izenarekin ere ezagutzen da. 61 lagunek bukatu dituzte ikasketak, eta ekitaldia Fernando Remacha Aretoan egin zen 650 lagun bilduta. Amabitxia Beatriz Acha Ugarte NUPeko Soziologiako irakaslea izan zen.

Una imagen de los asistentes Una imagen de los asistentes
Los graduados accediendo al Aula Fernando Remacha Los graduados accediendo al Aula Fernando Remacha
Los estudiantes posan en El Sario Los estudiantes posan en El Sario
El coro durante una de sus intervenciones El coro durante una de sus intervenciones
Una estudiante recoge su diploma Una estudiante recoge su diploma
1 / 2
Graduación Aula de la Experienc