Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko TIIGMET Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak, larunbat honetan, maiatzaren 9an, jardunaldi bat egingo du Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua, Telekomunikazio Ingeniaritzari buruzko ikuspegi global bat emateko asmoz.

Jardunaldi hau doakoa da eta irekia da interesa daukaten guztientzat; bertan Unibertsitateko Telekomunikazioko zenbait aditu, enpresa pribatuan dabiltzan zenbait ingeniari, eta azken ikasmailetako zenbait ikasle bilduko dira. Informazio saio honen xedea da Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek ezagutzea zertan datzan Telekomunikazio ingeniarien lana. Izan ere, titulazio honetan lanerako eskaera handia dago, informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) gero eta garrantzi handiagoa daukatelako.

Jardunaldia 12:00etan hasiko da, TIIGMETeko ekitaldi aretoan, Iruñeko Arrosadiko campuseko Haginak eraikineko beheko solairuan dago. Ongietorria egin ondoren, Silvia Díaz Lucas TIIGMETeko zuzendariordeak ikuspegi global bat emango du Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza Graduari buruz, eta dauzkan lau ibilbide edo espezializazioak zertan diren azalduko du (Komunikazio Sistemak, Telematika, Multimedia Sistemak eta Ikus-entzunezkoak, eta Sistema Elektronikoak).

Ondoren, Miguel Olza Moreno Nafarroako Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteko ordezkariak, 12:30etik aurrera "Telekomunikazio ingeniaren lanbidea" izenburuko hitzaldia emango du. Kaferako atsedenaldi baten ondoren, jardunean dabiltzan zenbait profesionalek, esaterako Carlos Fernández Valdivielso (Sodenako zuzendari kudeatzaile eta CEINeko arduraduna), 13:00etatik aurrera, azalduko dute zer lan egiten duten Telekomunikazio Ingeniaritzaren arloan.

Jardunaldiari amaiera emango zaio 13:20an, eta azken ikasmailetako ikasle batek, Raquel Martínez de Espronceda Cámarak, bere ikuspegia azalduko du lau ikasmailatan banatzen diren 240 kredituko gradu honi buruz.