Joan eduki nagusira

zoom José Francisco Alenza, César Oroz eta Idoya Zabaleta

José Francisco Alenza, César Oroz eta Idoya Zabaleta

Ehunetik gora pertsona bildu ziren joan den martxoaren 13an, ostirala, Nafarroako Unibertsitate Publikoan,  Zientzia Juridikoen Fakultatetik ateratako tituludunen I. Topaketan. Fakultateak eta Unibertsitate Gizarte Fundazioaren A3U Programak antolatu zuten ekitaldia, eta Sarioko 04. ikasgelan egin zen. Fakultate honetan gradu eta graduondoko ikasketak egin dituztenei zuzenduta zegoen.

José Francisco Alenza Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoak egin zuen aurkezpena hasiera eman zion egitarauari. Gero, César Oroz Diario de Navarrako marrazkilariak eta Zientzia Juridikoen Fakultatetik ateratako tituludunak "Umore grafikoa esparru juridikoan" izenburua zuen hitzaldia eman zuen. Topaketa bukatzeko, Fakultatetik ateratako tituludunek eta irakasleek aperitibo bat izan zuten erakineko korridore nagusian. Horretaz gainera, jaialdian parte hartu zutenek “photocall” bat atera zuten, eta arbel batean sinatu eta esaldiak idatzi zituzten oroigarri gisa.

zoom Hitzaldira joandakoen irudi bat

Hitzaldira joandakoen irudi bat

Gradu hauetako tituludunei zuzenduta zegoen ekitaldia: Zuzenbidea, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak eta Zuzenbideko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu bikoitza. Horretaz gainera, Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Unibertsitateko Masterreko eta Abokatutzarako Sarrerarako Unibertsitateko Masterreko tituludunak ere gonbidatu zituzten.