Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera: Paloma Azcárate, Lydia Brown, Rebeca J. Ibañez eta Hugo López.

Ezkerretik eskuinera: Paloma Azcárate, Lydia Brown, Rebeca J. Ibañez eta Hugo López.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko hiru ikaslek parte hartu dute Lovainan (Belgika) “International and European Tax Moot Court” izeneko Nazioarteko Zerga Zuzenbideko lehiaketa batean, eta han bildu dira mundu osoko hamabost unibertsitate. Taldea osatu dute Lydia Brown Zuzenbide Graduko ikasleak, Paloma Azcárate Abokatutzarako Sarrerako Masterreko ikasleak, eta Rebeca Ibáñez Doktoretzako programako ikasleak. Zuzendaritza akademikoa egin zuen NUPeko Finantza eta Zerga Zuzenbideko Hugo López López irakasleak.

Lehiaketan nazioarteko zergari buruzko kasu bat defenditu behar zen, kasuan ukitutako zergapeko baten ikuspegitik (applicant ikuspegia) eta Zerga Administrazioarenetik (defendant ikuspegia). Lehiaketa Frans Vanistendael irakaslearen omenez egindako biltzarraren testuinguruan egin zen, urtero ekartzen baitu nazioarteko ikuspuntutik zergaren esparruko gai garrantzizko bat, eta urte honetan transferentzien prezioei buruzko izan zena (talde multinazional bat osatzen duten sozietateen arteko transferentziak).

Nafarroako Unibertsitate Publikoak presentzia nabarmena eduki zuen nazioarteko proiekzio handiko irakaskuntza ekitaldi batean, taldeko babesleei esker: Fundación ARPA fundazioa eta Iruñeko Abokatuen eta Ekonomialarien ALCAN bulegoa. Zientzia Juridikoen Fakultatearen laguntza izan zuen, eta hura osatzen duten bi sailena ere bai. Lehiaketan parte hartu zuten Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Estatu Batuak, Holanda, India, Italia eta Luxemburgoko zenbait unibertsitatek.

Gainera, NUPeko taldeari harrera egin zion Europako Parlamentuan Pablo Zalba Bidegáin europarlamentario nafarrak, eta kideek aukera izan zuten europar ganberaren funtzionamendua ezagutzeko. Era berean, biltzarraren beraren testuinguruan, lehiaketako partaideek Europako Batzordea bisitatu zuten, eta teknikariek Europar Batasunak eta haren instituzioek kide diren Estatuen fiskalitatearen esparruan jokatzen duen paperarenganako egiazko hurbilketa eskaini zieten.  Europako Batzordeko profesionalek azaldu zituzten baita ere gaur egun instituzio honetan egiten ari diren ikerketak, Estatu kideek Estatuen laguntza erregimenari dagozkion betebeharrak akaso ez betetzeagatik.