Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Juridikoen Fakultateak existentzialismoari dedikatuko dio Literatura eta Zuzenbideari buruzko VIII. Mintegia. Heldu den ostegunean, martxoaren 12an, egingo da saioa, eta Albert Camus eta Franz Kafka egileen lanak aztertuko dira bertan.

Mintegi hau boluntarioa eta aukerakoa da, eta helburutzat dauka ikasleek ezagut ditzaten Zuzenbideak edo arazo juridikoek protagonismo nabarmena daukaten literatura unibertsaleko maisu lanak.  Ekimenaren xedea da ikasleek ahozko eta idatzizko adierazpenetan hobetzea; Zuzenbide Gradukoa eta Adar Juridikoetakoa berezkoa den prestakuntza humanistikoa eta balioen prestakuntza sustatzea; eta soilik juridikoak diren edukien ikaskuntza osatzea.

Programari hasiera emateko, Albert Camus idazlearen “Atzerritarra” lana aztertuko da. Lan honi buruzko iruzkinak egiteko, NUPeko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko Patricia Plaza irakasleak “Errebeldia baten historia ote?” izeneko hitzaldia emango du.

Ondoren, Franz Kafkaren “Prozesua” lana aztertuko da. Kasu horretan, bi hitzaldi emango dira. "Zuzenbide eskuraezin baten indar izugarri eta arbitrarioaren soraioa", María Jorqui, Zuzenbidearen Filosofiako irakaslearen eskutik. Zikloari amaiera emango zaio “Hiritarren audientzia eskubidea” izeneko hitzaldiarekin, José Francisco Alenza Administrazio Zuzenbideko irakasle, Zientzia Juridikoen Fakultateko dekano eta mintegiko arduradunaren eskutik.