Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Zientzia Juridikoen Fakultatetik ateratako tituludunen I. Topaketa ospatuko du martxoaren 13an, ostirala. Ekitaldia arratsaldeko 18.30ean egingo da Sario eraikineko 04 ikasgela erantsian. Izen-ematea doakoa da, eta NUPeko web-ean egingo da.

José Francisco Alenza Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoak egingo duen aurkezpenak hasiera emango dio egitarauari. Gero, César Oroz Diario de Navarrako marrazkilariak eta Zientzia Juridikoen Fakultatetik ateratako tituludunak "Umore grafikoa esparru juridikoan" izenburua duen hitzaldia emango du. Topaketa bukatzeko, Fakultatetik ateratako tituludunek eta irakasleek aperitibo bat izango dute.

Gradu hauetako tituludunei zuzenduta dago ekitaldia: Zuzenbidea, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak eta Zuzenbideko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu bikoitza. Horretaz gainera, Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Unibertsitateko Masterreko eta Abokatutzarako Sarrerarako Unibertsitateko Masterreko tituludunek ere parte hartuko dute.