Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko master ofizialetako ikasleek, 10 puntutatik 7,4 punturekin balioesten dituzte zenbait alderdi, esaterako, beren ikasketen antolamendua, irakasleak, edo graduondoko ikasketen garapen orokorra. Datu hori jaso da NUPek enkargatu duen inkesta batean, Unibertsitateak ematen dituen 19 masterretako asebetetze maila eta laneratze maila aztertzeko.  Azterketan, gainera, azaltzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoan master ofizial bat ikasi duten pertsonen % 80 lanean ari direla eta, horietatik, % 62 lanean ari direla hartutako ezaguerekin bat datorren lanpostu batean. Azterketa egin zen 2010-11 eta 2011-12 ikasturteetan ikasketak bukatu zituzten ikasleen artean.

Unibertsitatetik ateratakoek NUPen egin duten masterrari buruz egiten duten balioespena da, beren ustez, batez beste 7,4 puntu, 10 puntutik. Tituludunek asebetetze mailan 7 bat ematen diote masterraren antolamenduari, 7,5 bat irakasleen mailari, 7 bat erdietsitako ikaskuntza mailari eta 7,2  bat masterrean markatutako helburuen betetze mailari dagokienez.

Halaber, azterketan neurtu da 2010-11 eta 2011-12 ikasturteetan ikasketak bukatu zituzten ikasleen fideltasun maila. Hamar puntutik zazpitik gorako batez besteko nota eman diotenez, tituludunak berriz matrikulatuko omen lirateke NUPen beste titulazio bat egiteko, haiek egin zuten master bera beste pertsona batzuei gomendatuko omen liekete edo instituzio moduan Unibertsitatea gomendatuko omen liekete beste pertsona batzuei.

Lanarekin bat datorren prestakuntza

Inkesta egin zen unean lanean ari ziren unibertsitatetik ateratako tituludunen batez bestekoa % 79,5 zen; hala ere, zenbait kasutan portzentaje hori % 85etik gorakoa da. Hori da Unibertsitate Masterraren kasua Kimika Iraunkorrean, Ingeniaritza Mekaniko, Aplikatu eta Konputazionalean Unibertsitate Masterrarena, eta Proiektuen Zuzendaritzan Unibertsitate Masterrarena, haiek guztiak % 100eko laneratze-portzentajea baitaukate, Erizaintzako Zainketen Unibertsitate Masterrarena (% 94,4), Osasun Zientzietako Ikerketan Unibertsitate Masterrarena (% 88,5), Komunikazioetako Unibertsitate Masterrarena (% 88,2) edo Lan Arriskuen Prebentzioan Unibertsitate Masterrarena (% 86,7).

 Masterdun ateratakoen artetik kontsultatu direnen % 62 lanean ari dira hartutako ezaguerekin bat datorren lanpostu batean, eta % 81ek dio bere zereginetan asko erabiltzen dituela masterrean ikasitako ezagupenak eta trebetasunak. Lana lortzeko garrantzi gehien eduki duten alderdiei dagokienez daude, garrantziaren arabera, titulazioa, % 41 egiten duena, ondoren lan-esperientzia (% 21) edo ikasketa espedientea (%11).

Inkesta honek emandako datuen artean dago unibertsitatetik ateratakoen heren bat baino gehixeagok lana lortu zuela sei hilabetetik beherako epean titulua lortu zuenetik, % 40 lanean dagoela kontratu mugagabearekin eta % 54 lanean ari dela 250 langiletik gora dauzkan enpresa batean. Gainera, % 71k lantokia dauka Iruñean eta Iruñerrian, eta beste % 14k Nafarroako beste herrialde batzuetan.