Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2015-2016 ikasturterako graduko, titulazio zaharretako lehen eta bigarren zikloetako eta unibertsitate masterretako irakaskuntza egutegia onetsi du. Graduko eta iraungitze bidean diren titulazio zaharretako ikasleek irailaren 7an hasiko dituzte eskolak. Bestalde, unibertsitateko masterretarako irakastaldia irailaren 14tik 28ra bitartean hasiko da, graduondoko titulazio bakoitzaren zuzendaritza akademikoaren irizpidearen arabera.

Gobernu Kontseiluaren erabakiak bereizi egiten ditu  seihilekoko matrikula edo urteko matrikula daukaten graduko titulazioetako irakaskuntza egutegia. Kasuetako lehenbizikoan, udazkeneko seihilekoa irailaren 7an hasiko da, eta 2016ko urtarrilaren 18an bukatuko da; aldiz, udaberriko seihilekoa otsailaren 11n hasi, eta ekainaren 17an bukatuko da. Lehen seihilekoaren errekuperaziorako ebaluazio aldia 2015eko urtarrilaren 19tik 29ra izango da, eta bigarrena ekainaren 20tik 30era.

Bestalde, urteko matrikula daukaten graduetako egutegia irailaren 7tik 2016ko urtarrilaren 18ra artekoa izango da udazkeneko seihilekoaren kasuan, eta otsailaren 4tik ekainaren 13ra udaberrikoaren kasuan.   Errekuperaziorako ebaluazio aldia datorren urteko urtarrilaren 19tik otsailaren 3ra izango da, eta bigarrena ekainaren 14tik 28ra.

Lehengo planeko titulazioak egiten ari diren ikasleentzako egitura lauhilekoetakoa izango da, lehen bezala. Lehenbizikoa 2015eko irailaren 7an hasi, eta abenduaren 22an bukatuko da. Lehen lauhileko honetako azterketa aldia 2016ko urtarrilaren 7tik 23ra izango da. Bestalde, bigarren lauhilekoa 2016ko urtarrilaren 25etik maiatzaren 20ra bitartean emango da, eta azterketak maiatzaren 23tik ekainaren 9ra bitartean egingo dira. Azterketetarako aparteko deialdia heldu den urteko maiatzaren 23tik ekainaren 9ra programatu da.

Unibertsitateko masterretako egutegia

2015-16 ikasturterako Unibertsitate Masterren irakaskuntza-egutegia ere onetsi du Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak. Eskolak irailaren 14tik 28ra bitartean hasiko dira. Lehen seihilekoa 2016ko otsailaren 29ra arte luzatuko da, eta bigarrena 2016ko otsailaren 1etik 30era programatu da. Azterketetarako aparteko aldia heldu den urteko uztailaren 15etik 29ra artean izango da. Azkenik, Master Amaierako Lanaren defentsa otsailean (udazkeneko seihilekoa), eta ekainean/uztailean (udaberriko seihilekoa) eta irailean egiteko aurreikusi da.