Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Maite Otero (Erentzun), Kontxi Aranaz (Tafalla), Jesús M. Goñi eta Irene López-Goñi (egileak), Iosu Reparaz (Lizarra) eta Pilar Vicente (San Fermin).

Ezkerretik eskuinera, Maite Otero (Erentzun), Kontxi Aranaz (Tafalla), Jesús M. Goñi eta Irene López-Goñi (egileak), Iosu Reparaz (Lizarra) eta Pilar Vicente (San Fermin).

Egungo eskola curriculumaren arazo eta disfuntzioei buruz gogoeta egin eta arazo horri oinarrizko gaitasunen erabileran oinarritzen diren ekintza-proposamenen bidez aurre egitearen alde egiten duen liburu bat argitaratu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Liburuaren izenburua “Gaitasunen araberako curriculum baterantz. Jarduteko proposamenak” da eta Irene López-Goñi eta Jesús María Goñi Zabala hurrenez hurren Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek idatzi dute.

Ikerketa lan honen hasieran azaltzen da eskola arazo larriak daudela, egungo eskola sisteman dagoen porrotean eta ikasketak uzteko tasa handi batean gauzatzen direnak. Egileen iritzian arazo hori gertatzen da nahitaezko eskolak erakusten duena eta egungo gizarteak eskatzen duena bat ez datozelako. Egileek egon daitekeen konponbide bat aipatzen dute, hau da, curriculumak bizitzarako erabilgarriak diren ezagutzak lehenetsi ditzala eta garapen pertsonalerako, gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko beharrezkoak diren gaitasunen oinarrian egon daitezela.  Gaitasunen araberako curriculuma deitzen dioten horri egileek.

Esperientzia Nafarroako 5 ikastolarekin

Liburuaren bigarren atalean lehen aipatutako ideiak gauzatzeko Nafarroako 5 ikastolatan burututako esperientzia bat azaltzen da. Zehazki hauek dira: Andramari ikastola, Etxarri Aranatzekoa, Erentzun ikastola, Vianakoa, Lizarra ikastola, Lizarrakoa, San Fermin ikastola, Zizurrekoa, eta Tafallako ikastola.

Bai helburuei buruzko informazioa –egileek BLOK proiektua esaten diote–, bai esperientzia honetan erabilitako baliabide, metodologia, eta ebaluazio formei buruzko informazioa ematen da azalpen honetan.

Hainbat urte igaro dira esperientzia hori abian jarri zenetik, eta denbora tarte horretan Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arduradunen (Eskola Kontseilua, Parlamentuko Hezkuntza Batzordea) aitorpena jaso du, eta eskola horiek irakaskuntza hobetzeko berrikuntza eta lidergorako gaitasuna handiena duten eskolen artean jarri ditu.  Horri esker talde gisa parte hartu dute KeyCoNet-en. Giltzarri diren gaitasunak Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan ezartzeko ekimenak identifikatu eta aztertzen dituen europar sare bat da.