Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak otsailaren 23tik 27ra (END5) Nafar enpresa eta diseinua izeneko V. jardunaldiak egingo ditu Tuterako campusean. Jardunaldien xede nagusia da diseinuaren praktika eta esperientzia hurbiltzea ikasleei eta publiko osoari. Nafar enpresari eta diseinuari buruzko topaketa honetan adituek emandako hitzaldiak eta ikasleei zuzendutako bi sormen lantegi egingo dira, diseinuari buruzko ideiak garatzeko tresnak eta teknikak eskura ditzaten. Jardunaldi hauetako inskripzioa doakoa da, eta web honetan egingo da: jardunaldien webgunea. Halaber, web-etik jaitsiko da programa osoa.

Jardunaldiak aurkezpen batekin hasiko dira, NUPeko Ingeniaritzan Adierazpen Grafikoko Carmelo Puyo irakaslearen eskutik. Irakasle bera jardunaldietako antolatzailea da. Lehenbiziko hitzaldia emango dute Klap laborategiko José Ignacio Aguirre eta Alex Ochoa fundatzaileek. Klap industria sormeneko laborategi bat da, eta dagoeneko jaso ditu hainbat sari. “Lean Starup + Design” da hitzaldiaren izenburua, eta hartan azalduko da diseinuak negozio aukera berrietan jokatzen duen papera.

“Una mano libre para partituras, ¿pasamos página” (Esku bat libre partituretarako, pasatuko dugu orria?) da bigarren hitzaldiaren izenburua, eta Sergio Peñalver eta Carlos Piñuela Blackbinder proiektuaren arduradunek emango dute. Proiektu hori musikaren esparruko irtenbide berritzaile bat da.

Ondoren, Ion Esandi eta Álvaro Caslak gorputz lehorgailua aurkeztuko dute, Valiryo izenekoa, eta Lifeak Jobs Accommodation enpresaren spin-offaren  bidez merkaturatuko da. NUPen ikasi duten bi ingeniarik sortu dute enpresa hori, eta I+G+b proiektuak garatzen ditu, desgaitasuna dutenen bizi kalitatea hobetzeko. Marrazketa pentsatzeko, sortzeko eta berritzeko tresna gisa da azken hitzaldiaren gaia, eta Fernando de Pablo Dibujarioren fundatzaileak emango du.

Aurreko edizioetan bezala, bi sormen lantegi ere programatu dira ikasleentzat. Lehenengoaren izenburua da “Técnicas básicas de moldeado cerámico” (Moldekatze zeramikoaren oinarrizko teknikak) eta xede du ikasleek aukera izatea diseinuak eratzeko teknika ohikoenak ezagutzeko, material zeramikoak moldekatuz.

 “Workshop visual thinking con dibujario” (Workshop visual thinking dibujariorekin) da bigarren lantegiaren izenburua, eta bertan aztertuko dira marrazketaren oinarrizko teknikak, kontzeptuak eta aplikazioak, esaterako: visual thinking, visual meetings, mapping eta aurkezpenak. Gainera, talde dinamikaren bidez, ikusizko sormenkidetza laborategi bat garatuko da.