José Francisco Alenza García Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbidearen irakaslea da. Liburu bat zuzendu du, zeinean hogei bat adituk gogoeta egiten baitute energia berriztagarrien arautzearen alderdi juridikoei eta aldaketa klimatikoari buruz. Tituluaren izenburua “La regulación de las energías renovables ante el cambio climático” da, eta Thomson Reuters Aranzadi argitaletxeak argitaratu du.
José Francisco Alenzak koordinatu du energia berriztagarrien arautzearen alderdi juridikoei dagokien guztia aztertzen duen liburua. Azterketa hori Europako politika energetiko berriaren ikuspegitik egiten da. Izan ere, politika berri horrek aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko apustu sendoa egin du. Horrek auzitan jartzen Espainiako politika, Sektore Elektrikoaren Lege berrian islatzen dena, baita arlo honetan izan diren murrizketen jurisprudentzia ere, hauek beste norabide batean baitoaz.
Hogei kapituluk osatzen dute liburua, eta horietan energia berriztagarrien arautzearen alderdi juridiko nagusiak eta aldaketa klimatikoa jorratzen dira; Europako politika; beste hainbat herrialdetako egoera (Alemania, Italia, Latinoamerika, Japon); Sektore Elektrikoaren Lege berriak dakartzan ondorioak; dirulaguntzak murrizteak edo kentzeak ekarri dituen segurtasun juridiko ezaren arazoak; berriztagarriek lurraldean eta ingurumenean duten oihartzuna, baita zerga-tratamendua ere, Europan, estatuan, autonomia erkidegoetan eta udaletan.
Lanean adierazten den moduan, aldaketa klimatikoa zalantzarik gabeko errealitate bat dela, eta aldaketa honen sorburua berotegi-efektuko gasen jaulkipena dela baieztatzeak behartu du Europar Batasuna beste paradigma energetiko atera, zeinean energia eta klimari buruzko politikak uztartu behar baitira, Europako ekonomia eraginkortasun energetiko handiko bihurtzeko, CO2 gasaren jaulkipen txikiekin. Energia berriztagarriak bultzatzea da, beraz, politika berri honen elementu garrantzizkoenetako bat. Are, Europar Batasuneko estatuentzat betebehar eta helburu bat ere bada.
Eredu energetikoa, energia berriztagarrien aldeko ekintza zorrotz baten bidez, aldatzeko asmoa erabakimen erabatekoaz aldezten duen Europako testuinguru honetan, oso bitxia gertatzen da Espainaren jarrera. Honi dagokionez, liburuak gogora ekartzen du krisi ekonomikoa lehertu zen arte, Espainia energia berriztagarrien aldeko jarreraren abangoardian zegoela; iturri berriztagarrietatik produzitzen zuen elektrizitate-kopuruak marka guztiak ontzen zituen, eta enpresa espainiar batzuk nagusi ziren sektorean.
Krisiarekin, energia berriztagarrien aldeko jarrera jasanezina zelako ideia zabaltzen hasi zen. Are gehiago, esan zen energia berriztagarriak zirela arlo elektrikoko tarifa-defizita gora egin izanaren erantzuleak. Beraz, aukeran jarri zen, edo berriztagarrien alde egin, edo sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoa. Kinka horretan, lehenik energia berriztagarrien aldeko laguntzak murriztea edo kentzea erabaki zen; eta bigarrenik, abenduaren 26ko 24/2013 Sektore Elektrikoaren Legea onetsi zen, zeienean ezartzen baita ordura artekotik oso ezberdina den erregimen ekonomiko bat. Erregimen honetan energia berriztagarriei ordainketa osagarririk ematea "salbuespena" dela esaten da.