Joan eduki nagusira

zoom Yoga saio bat.

Yoga saio bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur, astelehena, ireki du inskripzio epea bigarren seihilekoko kirol jardueretarako. Kirol jarduera horiek Irakasle-Ikertzaileei eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileei zuzenduta daude. Ikasleek, bestetik, badute modua inskripzioa egiteko otsailaren 9tik aurrera. NUPeko kirol jardueretako eskaintza unibertsitatetik kanpoko jendeari ere zuzentzen zaio, eta modua izango dute inskripzioa egiteko, betiere toki hutsak geratzen badira.

Administrazio eta Zerbitzuetako langileei (AZL), Irakasle-Ikertzaileei eta ikasle ohiei zuzendutako eskaintzaren barruan daude jarduera fisikoak eta kirol arlokoak, jarduera horiek egiten dituztenen osasuna hobetzea xede dutenak: pilates, tai-chi, teknika hipopresiboak eta yoga. Seihileko edo urteko abonua daukaten ikasleek, jardunean dauden irakasle-ikertzaileek (I-I) eta  jardunean dauden administrazio eta zerbitzuetako langileek (AZL) aukera dute "up to you - pon tu salud en marcha"  programan parte hartzeko. 

Jarduera horietarako inskripzioa Interneten bidez (www.unavarra.es/deportes) edo Kirol Bulegora joanda egingo da astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era. Unibertsitate kanpokoak aukera izango dute inskripzioa egiteko, artean lekuak bete gabe badaude, urtarrilaren 29an eta 30ean. Jarduerak otsailaren 1ean hasi eta maiatzaren 31n bukatu dira. Gainerako ikastaroen prezioak 25 eurotik 153 eurora bitartekoak dira, eta ordainduko den prezioa zehazteko kontuan hartuko da ikaslea unibertsitateko komunitateko kidea den eta unibertsitateko kirol txartela daukan.

Ikasleak, otsailaren 9tik aurrera

Bestalde, ikasleei zuzendutako kirol jardueren eskaintzarako inskripzio-epea otsailaren 9an irekiko da, azterketak amaitu eta gero. Programaren barruan daude aerobic, body art, body tono, kirol entrenamendua, guztizko entrenamendua, eskalada, GAP, mantentze gimnasia, igeriketa, pilates spinning, tenis TRX, boleibola eta zumba. Unibertsitatetik kanpokoek modua dute inskripzioa egiteko, betiere postu hutsak geratzen badira, otsailaren 12an. Prezioak 21,25 eurotik 127,50 eurora bitartekoak dira, kasuen arabera.

Ikasleei zuzendutako kirol jarduerak 2015eko otsailaren 16an hasiko dira. Graduko ikasleek ECTS kreditu 1 eskuratzeko aukera dute seihileko bakoitzean, eta gehienez ere 6 kreditu eskuratzekoa karrera osoan zehar; betiere 22 saiotara joan badira, Kirol Entrenamenduan izan ezik, horretarako 30 asistentzia behar baitira.

Golf ikastaroak

Unibertsitateak golf ikastaroetarako inskripzio epea ireki du gaurtik aurrera eta talde guztientzat. Ikastaroak 2015eko urtarrilaren 23tik martxoaren 31ra arte egingo dira, bost ikasleko taldetan antolatuta, eta bost orduko iraupena izango dute.

            Golf ikastaroek 10,63 eurotik 63,75 eurora bitarteko kostua dute, kasuen arabera, eta bolak bereiz ordaindu behar dira. Bola saskien zenbatekoa 1,50 € da urteko edo seihileko kirol txartela daukaten Unibertsitate Komunitateko kideentzat, eta NUPeko Golf Klubeko kideentzat ere bai. Gainerakoentzat, prezioa 2,00 € da. Guztiak egon behar dira federatuta Espainiako Golf Federazioan.