Joan eduki nagusira

zoom Ángel García-Sanz Marcotegui irakaslea

Ángel García-Sanz Marcotegui irakaslea

Ángel García-Sanz Marcotegui irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia Garaikideko katedraduna da, eta idatziko duen trilogia baten lehen liburua argitaratu berri du. Horretan, Nafarroako liberalen multzo garrantzizko batek Zapi Urteko gerran bizi izandako gorabeherak kontatzen ditu. Lana Unibertsitateko Komunikazio Zerbitzuak argitaratzen duen Historia Bildumakoa da, eta Ekonomia eta Lehiakortasunaren Ministerioak finantzatzen duen ikerketa-lan baten babesean egin da.

Lanaren izenburua Liberales navarros en la primera guerra carlista. Los cuerpos francos y el motín de 1837 da. Bertan, García-Sanz irakasleak azaltzen du, hainbat lekukotasun erabiliz, zein izan ziren karlisten matxinada erresuma zaharrean aurrera ateratzea posible egin zuten faktoreak: erreginaren aldekoen bazterketa eta Gobernuaren pasibotasuna borrokaren hasieran.

García-Sanzek xehetasun handiz deskribatzen ditu Nafarroako gorputz frankoen gerra-jarduna (batez ere Isabel II.aren Tiratzaileen eta Flankeatzaileena), eta kausa liberalari egin zizkioten zerbitzuak, eta gorputz haietako kide askoren azterketa propopografikoa egiten du. Horrek haiei eman ohi izan den iritzi negatiboa (pesetazaleak) matizatzeko baimean ematen dio. Egileak 1837ko abuztuko Iruñeko matxinadaren protagonisten profila ezartzen du, matxinadaren arrazoiak, garapena eta helburuak hobeki ulertzeko asmoz.

Dokumentazio ezezaguna

García-Sanz irakasleak gertaera oriei buruz bildu duen dokumentazioa, batez ere protagonisten aurka egin ziren prozesuei buruzkoa, zati handi batean ezezaguna da, eta auzian jartzen du gehienak, buruak ere barne (León Iriarte eta Pablo Barricarte) "Nafarroaren independentziaren alde" ari ote ziren, matxinada baino lehen eta ondoren ere "kausa nazionalaren alde" egin zutelako. Honela, ildo berriak irekitzen dira Lehen Karlistaldia Nafarroan ikertzeko.

Ángel García-Sanz Marcoteguik lan asko idatzi ditu Nafarroako XIX. eta XX. mendeetako historia politiko eta sozialari buruz. 2011. eta 2012. urteetan bere azken hiru liburuak argitaratu zituen: El fuerismo constitucional y la Diputación de Navarra (1841-1923), La identidad de Navarra. Las razones del navarrismo (1866-1936) eta Diccionario biográfico del socialismo histórico navarro (II).

Liburua salgai dago liburu-dendetan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren on-line dendan. Unibertsitate komunitateko kideek deskontua edukiko dute ikasgelategiko beheko solairuko Erreprografia Zerbitzuaren salmenta-puntuan erosten badute.